Irakaskuntza

Euskera eta euskal kulturako ikastaroak. Euskera teknikari eta Itzultzaile izateko ikastaroak

Euskeraren irakaskuntza Labayru Fundazioaren sorreratik honako jarduera da. Alfabetatze eta euskalduntze eskolak ezeze, itzulpenak, hizkuntza-eskakizunak, euskera teknikari eta euskal kulturako gaiak lantzeko eskolak eta ikastaroak emoten ditugu.

 

2. deialdirako azterketak prestatzeko ikastaroak — 2023


Euskera eskolak 2023-24


Eskolen ordutegiak


Euskaltegietako ikasleentzako dirulaguntzak


Enseñanza

Euskeraren irakaskuntzan ibilbide luzea daukagu. Alfabetatze ikastaroak eratzen ditugu, euskalduntzekoak, hizkuntza-eskakizunetara aurkeztekoak, C1 bizkaieraz zein batuaz ateratekoak, HABEren maila guztiak prestetakoak (C2 barne), bizkaierakoak, autoikaskuntza…

Gure egoitzan urte osoan emoten ditugu eskolak, urtean zehar ikasturte osokoak nahiz hiruhilekoak, eta udan ikastaro trinkoak. Baina horrez gainera, enpresa eta erakundeetara be joaten gara.

HABEren bizkaierazko C1 azterketara aurkeztu ahal izateko euskaltegi homologatu bakarra gara. Urtean deialdi bi egiten dira. Aurkezteko baldintza: gure alfabetatzeko lehenengo hiru mailak gaindituta eukitea.

Goi mailako ikastaroak be emoten dira Labayrun: Itzulpen-kursoak eta Euskera teknikaria izateko ikastaroak urtero eratzen dira. Eta gizarteko eskarien arabera, beste era bateko gaiak be eskaini izan ditugu: euskal kantak, lo-kantak, jolasak, euskal kultura…

Bezeroen artean, norbanakoez ganera, erakunde publiko, udal eta enpresa asko daukaguz.

Irakasleek, eskolak emon ahala sortu dituen materialak, lantze prozesu baten ondoren argitaratzeko joera hasierako urteetatik dator. Halan sortu dira “Eskola apunteak” bildumako argitalpenak eta Aditu! euskera ikasteko metodoa, beste batzuen artean.