apirila 2015

0

Bide barriak ekitaldian Labayru Fundazioak aurrerantzerako hartu dituan lan-arloak aurkeztu ditu. Horren harira, Jokin Gorozika Artezkaritzako presidentearen artikulua argitaratu da Deia egunkarian apirilaren 16an, eta Segundo Oar-Artetarena apirilaren 24an.

 (gehiago…)

0

Labayru Fundazioak aurrera begira hartu dituen helburuak eta konpromisoak aurkezteko Bide barriak ekitaldia egingo dau. 40 urteko ibilbidearen ostean, eta azken urteetako krisi-giroari buelta eman guran, iaz egindako gogoeta estrategikoaren emaitzak gizarteratu nahi ditu holan.

 (gehiago…)

0

Labayru Ikastegiak eta Bizkaia Irratiak batera lan egingo dabe Labayru Hiztegiko berbak eta esakuneak irrati bidez zabaltzeko. Horretarako, ganera, Eguzkiren laguntasun estimagarria eukiko dabe, esatari egiteko.
 (gehiago…)

0

www.mungianzaharrakbarri.com izeneko material didaktikoa aurkeztu da Mungian otsailaren 19an. Alkateak, Igor Torrontegik herriak era honetako lanak gizarteratzeko egin dauen apostua ekarri eban gogora. Adolfo Arejitak, Labayru Ikastegiko zuzendariak, lekuan lekuko berbeta eta kulturaren barri eduki, jagon eta zabaltzearen garrantzia azpimarratu eban. Eta Akaitze Kamiruagak, Labayru Ikastegiko Ondare ataleko arduradunak web orriaren nondik norakoak azaldu ebazan.
 (gehiago…)