maiatza 2015

0

Sorkuntza-tailerrak egiten gabiz Labayru Fundazioan, gure egitekoak eta egitasmoak finkatu eta barriztetako gogoan. Lehengo astean bi egin ostean, maiatzaren 25ean beste bi egin ditugu: bata gazteak euskera gehiago erabilteko eta erabilten daben hori aberatsagoa izan daiten; bestea diziplina askotako sortzaileakaz, alkarlana ia egin geinken. (gehiago…)

0

Maiatzaren 19an hasi gara Labayru Fundazioan kreatibidade tailerrak egiten. Plan estrategikoan aurrera begira egin beharrekoen artean produktuen kartera barritzea jarri genduan helburutzat, eta horretarako izango dira holango tailerrak. Lau egingo ditugu orain, bi 19an eta beste bi hilaren 25ean. Tailerron helburua da gai baten inguruan leku eta lan arlo ezbardinetatik datorren jente talde bat batu eta gai horri buruz ahalik eta idea gehien ateratea. Idea guztion artean batzuk baino ez dira izango egingarri, eta horreetatik be lehentasunak erabagi beharko dira. (gehiago…)

0

Zuztarretatik ahora egitasmoaren barruan maiatzaren 14an egindako aurkezpenean, Andoni Busquet Basauriko alkateak egindako hitzaldia.

Arrasti on gaurko kantaldian parte hartuko dozuen guztioi, eta eurekaz etorri zarienoi; arrasti on ZUZTARRETATIK AHORA proiektu honetan aurrera egiten eta oraingo honetan aurkeztuko dogun ibilbide toponimikoa prestatzen lagundu eta hona etorri zarienoi (San Migelen izan doguzan informante edo lekukoei, Finagako San Martin Anaidiari eta Baskonia Mendi Taldeari);  arrasti on hemen zagozen guztioi. Gugaz bat egin gura izan dozue gaur hemen izango dogun herri-kantaldian eta ZUZTARRETATIK OINEZ izeneko bideoaren aurkezpenean.

ZUZTARRETATIK AHORA Nerbioi Ibaizabal eskualdeko herri-jakituria eta kultura tradizinoa batu eta berreskuratzeko proiektua da. (gehiago…)

0

Maiatzaren 14an Basauriko Social Antzokian Labayru Fundazioak egindako bideo bat aurkeztu zan. Herriko auzo batzuetatik igaroten dan ibilbidean hainbat jakingarri sartu dira lekuotako ondareari buruz. Aurkezpen ekitaldian, Labayruren izenean, Adolfo Arejitak hitzaldi hau egin eban.

Guk ez dogu Basauri lez ezagutu oin hemen gagozan herri hau. Baina izenak ondo agiri dau, lehenagoko denporetan baso artean eregitako etxe moltso txiki bat zala, uri txikitxu bat. Etxe moltso hori herri egin zan, herri txiki lehenengotan, hor Ibaizabal edo Nerbioen gora dagoan San Migel eleizearen inguruan: San Migel Basauriko. (gehiago…)