maiatza 2015

0

Maiatzaren 14an Basauriko Social Antzokian aurkeztu da Labayru Fundazioak egindako bideoa. Ordu laureneko iraupeneko bideo horretan, Basauriko auzune batzuk ezagutzeko ibilbidea erakusten da. Familian egiteko moduko ibilaldia agertzen da bertan, baina bide batez parejeon ganeko barriak emoten dabez bertako lekukoek.

“San Migel – Finaga – Castillo: Basauriko Zuztarrak arakatzen” izenburuak erakusten dau nondik nora doan bidea. Hona bideoa ikusteko lotura: San Migel – Finaga – Castillo: Basauriko Zuztarrak arakatzen (gehiago…)

0

Maiatzaren 12an Ander Iribar kazetaria Derion egon da, Labayru Fundazioaren barri bertatik bertara emoteko. Radio Euskadi Boulevard saioan zuzenean sartu gara. Ander Manterolak erakundearen sorrera ekarri dau gogora, Igone Etxebarriak aurrerantzerako erronkak, Akaitze Kamiruagak ondarea transmititzearen garrantzia eta Ziortza Egurenek argitaratu barri dan Labayru Hiztegiaren barri zehatza.

0

Zinc Shower era guztietako kultura-sortzaileen topalekua da, eta antolatzaileetako batek, Sara Maganek konbidauta, han egon gara maiatzaren 8 eta 9an. Berez, erakusketa da, baina azoka be bai, eta alkarregaz bat egiteko eta sorkuntzen ganeko trukeak egiteko lekua da. Aurten hirugarren urtez egin da, Mataderon, kulturarako egokitu eta errekuperau daben leku zoragarrian. (gehiago…)

0

www.mungianzaharrakbarri.com izeneko material didaktikoari buruzko saioak emoten gabiz herriko ikastetxeetako irakasleei, materiala hobeto ezagutzeko eta zelan eta zertarako erabili daiteken erakusteko. Lana agirian dago interneten, baina orain saio praktiko honeen bitartez, eskoletan emoten dauen etekina ateratea da helburua. (gehiago…)