maiatza 2015

0

Labayru Fundazioak aurrera begirako plana egin dau eta horren barri emoteko Bide barriak aurkezpena egin eban apirilaren 16an. Horren harira, Akaitze Kamiruagari alkarrizketa egin deutse Bizkaie! aldizkarian, Igone Etxebarriari ETBko EgunON saioan eta Adolfo Arejitari Berrian.

Akaitze Kamiruaga Bizkaie! aldizkarian

Igone Etxebarria ETBko EgunOn saioan

Adolfo Arejita Berria egunkarian

0

Sarean dago honezkero Labayru Hiztegi barriztua. Web barrian hiztegia be barriztauta dator, ugarituta. Alderdi teknologikoa Irontec enpresak landu dau.

Orain arteko Labayru Hiztegi elebidunari, Hiztegi Fraseologikoa gehitu jako. Hiztegi hori oindino egitasmoa da, egiten doa baina asko aberastu behar da. Ha ta guzti be, ez dago dudarik ekarpen itzela dala hizkuntza hainbat egoeratan erabili behar daben hiztun, idazle, itzultzaile eta abarrentzat. (gehiago…)

0

Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak eratuta, apirilaren 17an jardunaldi bat egin da Sabino Aranaren figura gogoratzeko. Eta Aranaren ekarpenen artean, Hendaian 1901ean euskerari buruz egindako kongresua eta harako berak prestautako hitzaldia izan da ardatza.

Igone Etxebarriak Sabino Aranak euskeraren ikuspegitik Euskal Pizkundean izan eban eragina ekarri dau gogora.  (gehiago…)