ekaina 2015

0
Mari Jose Barriola, Ander Manterola, Gurutzi Arregi, Luisma Peña, Jabier Lekuona.

Ekainaren 23an Mari Jose Barriola eta Jabier Lekuonagaz alkartu gara Derion. Mari Jose TKNIKA, Erenterian dagoan Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentrokoa da; Jabier, ostera, Global Smart and Emotional Architects-ekoa; eta biak ardura hartuta dagoz zuraren munduan. (gehiago…)

0
Adolfo Arejita, Jokin Azkue, Miren Josune Ariztondo, Ziortza Eguren, Leire Aragon.

Hiztegi fraseologiko batek hizkuntza biziaren esaldi neurriko esamodu esanguratsu eta adierazgarriak jasotzen ditu. Halango esamoduek irudi bidez adierazten dabez kontzeptuak, eta hizkuntzatik hizkuntzara aldatu egiten dira irudiok.

Hiztun komunidadeek euren mundu ikuskera adierazteko irudiak sortzen dabez, eta halan osotzen dira erregistroak, komunikatzeko bide bereziak. Ahoz dala nahiz literatura bidez dala, halango asko hizkuntzaren parte bihurtzen diranean errepertorio lexikografikoaren barruan sartzen dira. (gehiago…)

0
Celli, eskuman, kazetariakaz Bilbon.

On Claudio Maria Celli artzapezpiku eta Gizarte Komunikabideetarako Pontifize Batzordeko presidentea bisitan egon da ekainaren 23 eta 24an Bilboko eleizbarrutian. Artzapezpikua, Comunicación/Alkarren Barri eleizbarrutiko aldizkariaren eta Bizkaia Irratiaren 25. urteurreneko ospakizunen barruan etorri da, Eleizbarrutiko kultur erakundeek alkarregaz egiten daben jardueraren barruan. (gehiago…)

0
Jon Elorriaga argitalpenak aztertzen.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak bere liburutegiaren zati bat mehaztu behar dauela-ta, Euskal Bibliotekara jo dabe. Bertara joanda, 2500 ale inguruko fondoa begiratu dogu eta Euskal Fundazioarentzat emon deuskuez gure liburutegian falta izan doguzan liburu eta aldizkariak. (gehiago…)