ekaina 2015

0

Bilboko Liburu Azokak aurten Idatz & Mintz Literatur atalen sorta aldizkariari emongo deutso Urrezko Luma ekainaren 8an goizeko 11:30etan. Labayru Fundazioak 1981etik aurrera argitaratzen dau aldizkaria, eta egun horretan bertan aurkeztuko dau 58. zenbakia.

Horrez ganera, Azokako aretoan literatur aldizkarien erakusketa hornidu dogu gure Liburutegiko fondoakaz. Izan be, aldizkariak oso garrantzitsuak izan dira literatura zabaltzeko. (gehiago…)

0

Aurten be udako ikastaroak eskaintzen ditu Labayru Fundazioak, euskerako maila guztiak ikasteko: euskalduntze eta alfabetatze mailak, EGA prestetako ikastaroa, itzulpengintza… Aste biko ikastaro trinkoak dira, goiz eta arratsaldez astelehenetik barikura eta zapatuan goizez.

Datak: ekainak 15-27 eta ekaintzak 29-uztailak 11.

Ekainean zehar egin daiteke matrikula ikastaro bietarako.

0

Ekainaren 2an, Batzar Nagusien aretoan Bilbon, aurkeztu doguz sareko Labayru Hiztegi biak: Labayru Hiztegi elebiduna, eta Labayru Hiztegi Fraseologikoa. Elebiduna orain arte be egon da sarean, orain Fraseologikoa gehitu jako, baina web orria osorik barriztau da.

Ziortza Eguren lexikografia lan-taldeko buruak, eta Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak egin dabe aurkezpena. (gehiago…)

0

Bilboko Udalak urtero moduan aurten be eratu dau Bilboko eskolen artean Mikoleta ipuin-leihaketa. Adin-tarteak kontuan hartuta, hiruna sari aukeratzen ditu epaimahaiak. Testuok, eta epaimahaiak akzesit modura aukeratutakoak, liburu baten jasota argitaratzen dira. Beraz, beste sari hau be hartzen dabe parte hartzaileek.

Maiatzaren 27an egin zan Bilboko udaletxean sari-banaketa, Ibon Areso alkatea, Sabin Anuzita Euskerako zinegotzia, eta Udabaltza osotzen daben ganerako taldeetako ordezkariak bertan zirala.

Han izan zan Igone Etxebarria be, epaimahaiko kide moduan.

Bilboko Udalak eskolaumeen artean idazteko eta irakurteko zaletasuna indartzeko egiten dau ekintza hau.


irabazleen taldeko argazkia.