Urria 2015

0

Bilboko Eleizbarrutiko kultur erakundeek jardueraz betetako eguna prestau dabe urriaren 30erako, Eleiz Museoan, Atxurin bat egingo dabenak. Kultura eta komunikazinoa ardatz direla, Jazotakoa jaso lemapean, gure ondarea zabaltzeko moduak izango dira jardueron muina.

Ekintzen artean, Carmelo Etxenagusia ohorezko aitamenak banatuko dira iluntzean.  Hiru personari emongo deutsie aitamena, ondarea jagoten eta zabaltzen bizitzan zehar egindako beharragaitik: Felix García Olano, Benito Ansola eta Gurutzi Arregiri. (gehiago…)

0

Aste honetan hasita, Apuntes de etnografía izeneko bloga zabaldu dogu: https://atlaslabayru.wordpress.com/. Aurkezpenean esaten dan moduan, Labayru Fundazioan etnografian egiten dan beharraren barri emotea da blog honen helburua. Baina gaiaz zeresanik euki leiken edonorentzat dago zabalik bloga, leiho bat izan gura dau bai guk daukaguna erakusteko, bai beste batzuena ikusi ahal izateko.

Lehenengo sarrerak Facebooken itzelezko arrakasta euki dauela esan daiteke. lehenengo egun bietan 7.000 bisita izan ditu eta.

Astean behin post barria gehituko da. Testuak eta irudiakaz, gaztelaniaz eta ingelesez zabaltzen hasi da oraingoz. Aurrerantzean bideoak be sartuko dira beharbada.

Sare bat osotzea izango da helburua, eta orain arteko interesa ikusita, egitasmo polita eta egingarria dala esan daiteke.

0

Noticias de Alava egunkariak Etniker Euskalerria taldeek Moredan egindako batzarraren barri jaso dau. Hemen loturea: Etniker Moredan

0

Aurten Etniker Euskalerriko taldeen urteko batzarra Moredan, Araban, egin da urriaren 24an. Izan be, urteko txandea dala-ta, aurtengoaren ardurea Arabako batzordeak euki dau. (gehiago…)