Urria 2015

0

Joan dan eguenean, urriaren 22an, Mungiako Udaletxeko Elkartasuna Aretoan, Herri Ondareko Katalogorako fitxa digitalen aurkezpena egin zan. Han alkartu ziran Mungiako Udaletik, Alaitz Erkoreka euskera zinegotzia; eta Labayru Fundazioaren izenean Adolfo Arejita zuzendaria eta Akaitze Kamiruaga Herri Ondare Ataleko arduraduna. Eurekaz izan ziran lekuko batzuk, familia-artekoak, kultur taldeen ordezkariak eta herritarrak.

Hona bideoan Mungiako ondarea

 (gehiago…)

0

Jabier Kalzakortak “Olak eta burdingintza euskal literaturan” izeneko hitzaldia egin dau Ondarearen Europako Jardunaldien barruan urriaren 22an.

Garai bateko Euskal Herriko ibai-ertzetan era bateko eta besteko olak egozan. Ola handiak baziran zeharrolak izendatzen ziran, olak txikiak baziran, tiraderak edo olatxoak. Ibaiaren urak anteparan gorde eta uraren bidez olagizonek olako gabi-ardatza eta hauspoak erabiliz mea garbitu eta burdina moldatzen eben.

Olak XIX. mende azkenerako ez eben burdinarik egiten ez moldatzen. Euskal gizarte zaharrean olak inportantzia handia euki eben. Ola zaharretako kultura galdu bada be, zenbait euskal esaera zahar zein koplatan olen aipamena gordetzen da.

0

Busturian dago Mape erreka. Haren ganeko bideoan, herrian burdineak euki dauen garrantzia erakusten da. Hona bideoa bera: Burdinea Mape errekan

0
Adolfo Arejita, Aitor Aretxaga, Naiara Ruiz, Ziortza Artabe, Joseba Agirreazkuenaga.

“Burdinea Mape errekan” izeneko ibilbide bideoa aurkeztu eben Labayru Fundazioak eta Busturiko Udalak, Altamira auzoko kultura etxean, urriaren 16an, barikuz, iluntzeko 7:30etan, 2015eko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan burdinea ardatz dala Bizkai mailan urri honetan eratu dan egitarau zabalaren barruan. (gehiago…)