Urria 2015

0

Orozkoko parajeak ezagutzeko bideoa, ibilbide zoragarri baten bitartez. Orozkoko bideoa

0

Urriaren 16an, Orozkoko Donibane Aretoan egin zan Zuztarretatik Ahora egitasmoaren barruan aurtengo egin diran materialen aurkezpena.

Bertan alkartu ziran BFAren izenean Lorea Bilbao Kultura Ahalduna eta Ana de Castro Euskara Zuzendaria, egitasmo honetan parte hartu daben bederatzi udalerrietako zinegotzi eta alkateak, eta materialak garatu dabezan erakundeen ordezkariak. (gehiago…)

0
Jon Elorriaga, Jon Bagüés, Jesus Zubiaga, Francis Lopez eta Leopoldo Zugaza.

Irailaren 28an Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean batzartu ziran Kulturuneko zuzendaria, Francis López; Jon Bagüés, Eresbileko zuzendaria; Jesús Zubiaga, Sancho el Sabio Fundazioko zuzendaria; Leopoldo Zugaza, Manuel Larramendi Bibliografia Institutuko zuzendaria; eta Ander Manterola eta Jon Elorriaga Labayru Fundazioko Euskal Bibliotekako zuzendaria eta zuzendariordea hurrenez hurren.

Batzar horretako gai nagusia izan zan erakundeotako liburutegiek udal-liburutegien zerbitzuei zertanlagundu leien, alde batetik; eta bestetik, alkarren artean trukatu leikien jakintza. Aurrerantzean sei hilerik behin batzartzeko erabagia hartu eben.

0
Ander Manterola, Henri Errandonea, Gurutzi Arregi eta Jean Bordaxar Bidartean, Barandiaran Sarako erbestealdian bizi izandako etxean.

Ander Manterola eta Gurutzi Arregi irailaren 15ean Iparraldeko hiru persona esanguratsugaz batzartu ziran Sarako Herriko Etxean: Jean Bordaxar, Zuberoako pastoralgilea; Henri Errandonea, ‘Sarako ondarea’ elkartearen arduraduna; eta Michel Duver, Iparraldeko Lauburu Elkartekoa. (gehiago…)