azaroa 2015

0
Andoni Agirrebeitia, Beñat Sarasola eta Adolfo Arejita.

Azaroaren 18an Zornotzan aurkeztu da Beñat Sarasolak landutako Bainaren belaunaldia. Ustela, Oh Euzkadi! eta Pott izeneko lana. Amorebieta-Etxanoko Udalak 2013an deitutako Aia Santi Onaindia bekaren irabazlea da Beñat, eta beka horren laguntasunagaz egindako lana liburuan jasotakoa. Labayru Fundazioak, Udalagaz daukan hitzarmenaren bitartez, bekako epaimahaia osotzen eta lana argitaratzen laguntzen dau. (gehiago…)

0
Aitor Esteban, Gurutzi Arregi, Lorea Bilbao, Ander Manterola eta Ana Otadui.

Ander Manterolari Hemendik saria emon deutsie etnografian eta euskal kulturan bizitzan zehar egindako lan handiagaitik. Sari-banaketako ekitaldia Ugaon izan da, azaroaren 12an.

Deia egunkariak, Bizkaiko eskualdeetan bertako persona, alkarte eta enpresei Hemendik saria emoten deutsie, egunkariaren barruan argitaratzen dauen izen bereko gehigarriagaz lotuta. Nerbioi-Ibaizabal eskualdekoen artean, Ander Manterola izan zan sarituetako bat. Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak emon eutsan oroigarria.

Beragaz batera saritu ziran kirolariak, empresa munduko personak, kirol eta kultura alkarteak. Eta ekitaldian parte hartzen, eskualdeko alkate guztiak, Foru Aldundiko kulturako diputadua eta herritar asko egon ziran.

0
Zutunik Agustina Arregi, Emilio Gancedo, Crispin Arregi, Segundo Oar-Arteta eta Justa Oregi. Behean Jaione Bilbao eta Akaitze Kamiruaga.

Azaroaren 12an Emilio Gancedo Bilbon egon da Palabras mayores. Un viaje por la memoria rural liburua aurkezten. Akaitze Kamiruagaren sarreraren ostean, liburuaren egileak bere esperientziaren barri emon eban.

Izenburuak erakusten dauen moduan, memoria batzen ibili da Espainia osoan, lurraldez lurralde eta erkidegoz erkidego. Euskal Herrian Labayru Fundazioak lagundu eutsan berak behar eban perfileko barriemoileak topetan, hain zuzen be, Berrizko Crispin Arregi eta Justa Oregi andra-gizonak. (gehiago…)

0

Bizkaia Irratiak 25 urte bete dituala-ta, hainbat ekitaldi egin dabez ospatzeko. Azaroaren 6an Boroa jatetxean batu dabez behargin guztiak, aurrekoak eta oraingoak, erakundeetako ordezkariak, Eleizbarrutiko eta kulturako erakundeen ordezkariak… Ekitaldi horretan irratiaren ibilbidean zertan edo hatan parte izan diran persona batzuk omendu dabez, euskal makila bat emonaz.

Lehenengoa Juan Mari Iraolagoitia, Bizkaia Irratiko lehenengo zuzendaria; entzuleen izenean Dimako Pantxike; programagileen artean Martzel Andrinua eta Mila Egiguren; eta Irratibiden bete dauan ardureagaitik Ander Manterola.

Aspaldiko lagun eta ezagunak batzeko eguna izan da, hunkigarria, eta ospakizun-ekitaldiei errematea emoteko ezin hobea.

Irratiko hasierako taldea