azaroa 2015

0

Bizkaia Irratiak 25 urte bete ditu. Horren atxakian hainbat ekitaldi egin dabez, tartean dala 25 orduko emisino etenbakoa. Ez da edozer gauza hori gero! Gu be eurakaz egon gara; izan be, 2015ean egitasmo bat daroagu alkarregaz: Bizkaia Irratiko audio-artxiboa digitalizau eta edukiak katalogatzea.

Lana bidean dago, baina urriaren 31an irrati bidez emon eban orain artekoaren barri Igone Etxebarriak.

Artxibo horretan guztira 627 zinta dagoz, hainbat formatotakoak: Revox, kaseteak, pelikula modukoak… Hau da, digitalizazinoaren aurretik erabilten izan diran euskarriak. Zaharrenak 1983koak dira eta 2001era artekoak dagoz. (gehiago…)

0

Bilboko Eleizbarrutiak ‘Carmelo Etxenagusia’ Ohorezko Aitamena sortu dau Bizkaian hainbat kultur arlotan ibilbide zabala egin dauan jentearen lana saritzeko. Lehenengo deialdian hiru arlo ezbardinetan ibilitako hiru persona saritu dabez: Félix García Olano, komunikazinoan; Benito Ansola, Kultura eta Fedean, eta Gurutzi Arregi Ondarean egin daben ekarpenagaitik. (gehiago…)