abendua 2015

0

Aurten, bigarrenez, ibilbide bat erakutsiz bideo bat egin dau Labayru Fundazioak Galdakaoko Udalarentzat. Oraingoa Bekea, Arteta, Lekue, Usansolo, Labeaga eta Urgoiti auzo eta auzuneak erakusten dira. Bideoak erakusten dauen bidea egiteko deia egin dabe Udaletik abenduaren 20rako. Taldetxu batek bidea egin eta gero, bideoan agertzen diran lekukoei eskertu egin deutsie parte hartu izana. Aurkezpenean hainbat jente batu da.

Bideoaren helburua lekuotako ondarea erakustea da: ermitak, jaiak, ospakizunak, lanbideak, lekuen izenak, soloak, lurragaz eta abereakaz lotutako beharrak, ohiturak eta siniskerak… zer ez!

Bideoa sarean ikusi ahal izango da laster, bai Udalaren bitartez bai Labayru Fundazioaren Youtubeko kanalean.

Lan hau, aurretik Elexalde auzoari buruz egindakoaren moduan, Zuztarretatik ahora egitasmoaren barruan sartzen da.

0

2015ean Labayru Fundazioak hainbat lan egin dau Bizkaiko udalentzat herriko ondarea zabaltzeko. Horreen artean, bideo baten bitartez ibilbide bat erakustea izan da arrakastatsuenetakoa. ETBko Azpimarra saioan lan horren barri emoten egon dira Akaitze Kamiruaga, Labayruko Ondare atalaren arduraduna, eta Miren Atutxa, Galdakaoko Udaleko euskera teknikaria eta Nerbioi-Ibaizabal aldeko herrien arteko koordinatzailea.

Hemen bideoa osorik: Akaitze Kamiruaga eta Miren Atutxa ETBko Azpimarra saioan

 

0

Abenduaren 5ean, Bakioko Txakolingunean herriko liburutegiak eratutako liburu-azokan, Iratxe Ormatza Imatzek parte hartu dau. Iratxek Idatz & Mintz aldizkarian kolaboratzen dau eta hainbat aletan argitaratu ditu narrazinoak. Horrezaz ganera, Urbegi bilduman Hegoak bidaia-liburua argitaratu eban 2008an Labayru Fundazioan. Horreek lanok erakusten parte hartu dau herriko liburu-azokan Iratxek.

Beragaz batera beste herritar batzuk egon dira; kasurako, korukoak euren diskoak eskaintzen, argazkilariak beren lanak erakusten, Alaitasuna pelota taldekoak 25. urteurreneko aldizkariagaz… Liburutegiak liburu trukea egiteko aukera emon eutsien hara hurreratutakoei; izan be, hainbat familia eta herritar inguratu ziran.

0

Abenduaren 5ean Noticias Taldeak eta Deia egunkariak omenaldia egin eutsien Ander Manterolari eta Labayru Fundazioari. Hori dala-ta, Ortzadar gehigarri berezia eta monografikoa argitaratu eben. Hona gehigarria.

Ortzadar05122015