abendua 2015

0

Laukiz Bizimodua eta ohiturakAbenduaren 3an Laukizen egon gara Laukiz Bizimodua eta ohiturak liburua aurkezten. Bertan parte hartu dabe Salvador Artaza alkateak batetik, eta Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak eta Akaitze Kamiruaga Ondare arloaren arduradunak bestetik. Horrez ganera, liburuko informazinoaren iturri izan diran lekukoak be bertan izan dira.

Aurkezpenean bideo labur baten lekukoen grabazino batzuk erakutsi dira, liburuko informazinoa zelan batu dan ikusteko. Baina liburuan bada beste dokumentu bat oso garrantzitsua, argazki asko sartu dira esandakoen osagarri.

Ekitaldi hunkigarria suertau da Laukizkoa.

Hona Adolfo Arejitak han esandako berbak: 2015-12-03_Laukiz.Bizimodu.Ohiturak_aurkezpena

0

Euskeraren Nazinoarteko Egunaren inguruan hainbat ekintza egiten dira euskeraren alde. Berrizen, Labayru Fundazioak egindako bideoa aurkeztu dogu abenduaren 2an. Izenburua hauxe da: “Berriz. Arrierreka. Uraren indarra”. Hogeta bat minutuan, Arrierrekaren ondotik goazela, Berrizen erreka horren uraren indarraz hornidutako teknologia ezbardinen bilakaera ikusiko dogu. (gehiago…)

0

Labayru Fundazioak urtero parte hartzen dau Durangoko Azokan. Aurten be han egongo gara, bai gure lanak eta argitalpenak ezagutzera emoteko, bai gure lagunakaz eta bezeroakaz bat egiteko.

Aurten, ganera, liburu-otzara eder bat zozketatuko dogu sareetan gugaz bat egiten dabenen artean. Otzaran gure liburu-sorta ederra sartuko da, hizkuntza, literatura eta etnografiko argitalpenakaz.

Facebook eta Twitterren barrien barri egunotan gure jarraitzaile egiten diran guztiak sartuko dira zozketan. Eta lehendik jarraitzaile diranak zozketan sartzeko, hilaren 3an argitaratutako Hiztegi Fraseologikoko sarrerea alkarbanatu egin beharko dabe.

Ebatzia hilaren 9an argitaratuko dogu sareetan bertan.

0

Durangoko Azokako ekitaldien artean, Deiak eta Noticias Taldeak Ander Manterola eta Labayru Fundazioari gorazarrea egingo deutse abenduaren 5ean. Egun horretarako ‘Ortzadar’ gehigarri berezia aterako dabe Ander Manterolaren ibilbidea eta Labayru Fundazioaren ekarpena gogoratuz.

Ortzadar sari hau euskal sortzaileen obrak eta ibilbideak goratzeko sortua da eta urtero persona bat omentzen dabe.

Ekitaldia Kurutzesantu Museoan izango da (Kurutziaga kalea, 38, 48200 Durango), abenduaren 5ean, zapatua, eguerdiko 13.00etan.