apirila 2016

0

Apirilaren 21ean Jesus Eguzkiza Eguzkik egindako hitzaldia entzuteko eta irakurteko.

Testua irakurteko: Mikrofonotik eskegita Eguzki

 

0
Jesus Eguzkiza, Lorea Bilbao, Asier Astigarraga

Apirilaren 21ean Kili-Kiliri buruz hitzaldia egin dogu Euskal Museoan, gai beraren ganeko erakusketaren atxakian. Hiru hizlarik parte hartu dabe: Jesus Eguzkiza Eguzkik, Asier Astigarragak eta Lorea Bilbaok.

Helburua zan bakotxak Kili-Kiligaz euki dauen esperientzian oinarrituta, hari buruzko ikuspegia zabaldu eta osotutea. Eta halan izan da. (gehiago…)

0
Ander Manterola, Jon Elorriaga, Mikel Bilbao, Luis Angel Gainza.

Apirilaren 21ean Mikel Bilbao, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte eta Musika Saileko irakaslea, bisitan egon da Labayruko Euskal Bibliotekan.

Mikel Bilbao Arte Eder Museoak 2015eko urrian zabaldu eban “Hormako mezuak. Bilboko Arte Ederren Museoaren Bildumako kartelak (1886-1975)” erakusketako komisarioa izan da. Horretan da aitua bera, kartelgintza dau doktore-tesirako gaia be.

Gure Liburutegian kartelak ikusteko etorri da, izan be, 80.000 kartel inguruko fondoa daukagu, batzuk berak ezagutzen ez zituanak be. Oso irudi ona hartu dau, bai batzuen balio artistikoagaitik bai kopuruagaitik

0

Hilaren 7an egin eben Labayruko laguntzaileek urteko batzarra. Han azken urtean egindako jardueren laburpena aurkeztu zan, diru-kontuakaz batera.

Ekintzen memoria bideo baten bitartez erakutsi zan. Bideoa ikusteko sakatu hemen.