apirila 2016

0

Anuario de Eusko-Folklore aldizkariaren 50. zenbakia argitaratu barri da. Bertan Etniker Euskalerria taldeen lanak jasoten dira, Labayru Fundazioak prestau eta José Miguel de Barandiaran Fundazioak argitaratuta. (gehiago…)

0

Apirilaren 21ean, arrastiko 7retan, “Kili-Kili barru-barrutik” izeneko hitzaldia egingo dabe Jesus Eguzkiza Eguzkik, Asier Astigarragak eta Lorea Bilbaok.

Euskal Museoan “Kili-Kili. Euskera pozgarri” izeneko erakusketa dago ekainera arte ikusgai. Hitzaldia haren osagarri izango da.

Hiru hizlari izango dira, hirurak Kili-Kilin buru-belarri ibilitakoak, baina garai eta zeregin ezbardinetan. (gehiago…)

0

Ugao-Miraballesen ibilbidea eginaz ezagutuko dogu herriaren barri. “Udiarragako Ama Birjinaren aterpean” izenburuagaz, hamaika minutuko bideoan, hainbat jakingarri jasoko dogu. Zuztarretatik oinez egitasmoaren barruan, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko herriek egin daben lana da.

Urigunean egindako ibilaldi laburra da, kaleartekoa. Tren geltokian hasi, Udiarragako ermitea ikusi, kale artetik Usilako zubiraino eta errekaren beste aldetik udaletxean amaituko da ibilbidea.

Bideoa ikusi.

 

0
Ruper Ordorika, Yolanda Arrieta, Jesus Antonio Cid, Igone Etxebarria, Kirmen Uribe.

Ahozko literatura gai hartuta goiz osoko saioa eratu eban Labayru Fundazioak apirilaren 8an Bilbon. Saio horretan zati bi izan ziran. Lehenengo zatian Jabier Kalzakortak aurkeztuta, Jesus Antonio Cidek “Raptores marinos en la balada europea y en la balada vasca” izeneko hitzaldia egin eban. Hainbat herri eta hizkuntzatako lekukotasunak erabiliz, gai unibersal horren barri zehatza emon eban. (gehiago…)