ekaina 2016

0
Ander Manterola, Jose Angel Chasco, Segundo Oar-arteta.

Ekainaren 21ean José Ángel Chasco euki dogu Labayrun bisitan. Chasco Etniker Araba taldeko kidea da, eta ikerketa etnografikoa bere herrian egiten dau, Errioxar Arabako Moreda Araba herrian.

José Antonio González Salazar eta Etniker Arabako beste kide batzukaz batera, ikerketa bat egiten dabil Sierra de Toloño izena dala-ta, izendapen horren alde beste batzuk Sierra de Cantabria izenaren alde egiten daben bitartean. Ikerketa horretarako Labayru Fundazioko kartografia konsultatzera etorri da, izen horren historia agirien bitartez erakusteko. Sierra de Toloñok Arabako Gatzaga Buradon eta Bastida herrietatik hasi eta Nafarroako Lapoblación herriraino hartzen dau.

0
Adolfo Arejita

Aurten be idazle klasiko baten idazlana jarraian irakurteko ekitaldia eratu dau Bilbozarra euskaltegiak. Aurten Kafkaren Metamorfosia izan da obra aukeratua; izan be, itzulpenak literaturan daukan garrantzia agirira ekarri gura izan dabe.

Arriagan izan da ekitaldia eta hainbat jentek parte hartu dau. Tartean izan dira Labayru Fundazioko ordezkariak be, Adolfo Arejita zuzendaria buru dala.

0

Hasi da Labayru Fundazioak udarako eskaintzen dituan ikastaroetako lehenengoa. Ekainaren 16tik 25era bitartean, ikasleek aste bi trinkoak daukiez aurretik euskerari buruzko ikasketak egiteko.

Uda hasiera hau sasoi ona da euskera ikasten murgiltzeko, ohiko ikasturtea amaitu eta gero.

Ikastaro hori amaitu eta beste bat egongo da 27tik uztailaren 9ra bitartean. Horren ostean, EGAko azterketa egiteko lehenengo deialdia egingo dogu uztailaren 12an eta 14an.

0

Labayru Fundazioak EGA azterketarako deialdia egiten dau urtean birritan, uztailean eta urrian. Aurtengo lehenengo deialdirako izena emoteko epea zabalik dago ekainean zehar.

Azterketa egunak uztailaren 12 eta 14 izango dira, gure Boluetako egoitzan bertan. Gogoan hartu, azterketara aurkeztu ahal izateko gure ikastaroa eginda euki behar dala, eta horretarako aukera dago ekainaren 27tik uztailaren 9ra bitartean. Izena emoteko aldia zabalik dago.