iraila 2016

0

Ikasturtea hasi da Gomiztegin, Arantzazuko Artzain Eskolan. Aurten be Ander Manterola konbidau dabe ikasle barriei agurreko eskolea edo hitzaldia emoteko. Irailaren 12an joan zan, aurten hamabosgarrenez.

Ikasleen artean aurten 11 mutil eta 3 neska hasi dira, guztira 14. Danak Euskal Herrikoak dira oraingoan, nafarrak 4, gipuzkoarrak 7, arabarrak 2 eta bizkaitar bat. Adinez, gehienak 21-30 urte bitartekoak dira, baina badira gazteagoak eta zaharragoak be.

Anderrek artzaintzaren ikuspegi etnografikoa erabili dau, Euskal Herriko artzaintza tradizionalean oinarrituta,

Nikolas Segurola eta Batis Otaegi arduradun direla, ikasketa praktikoak egiten dabez Gomiztegira doazen ikasleek.

0

Ikasturte honetarako Labayru Fundazioak euskera ikasteko edo lantzeko eskaintza zabala dakar. Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak, agiriak aterateko azterketak prestetakoak, nahiz ikastaro bereziagoak: itzulpengintza, kultura-gaiak, bizkaiera, mintzamena…

Berezienen artean dagoz HABEko 4. maila prestetako ikastaroa, eta EGA ateratekoa. Izan be, Labayru bera aztertzailea da eta bertan egin daiteke azterketa.

Ordutegi aldetik be, aukera zabala dago, goiz eta arrasti, ikastaro trinko zein urte osokoak.

Eta enpresei begira, esperientzia handia daukagu bakotxaren beharlekuan bertan emoten eskolak.

Euskera eskolak 2016-17

Eskolen egutegia 2016-17

0

Igaro dan abuztuaren 10ean joan jakun gure artetik Juan Zelaia (Oñati, 1920-2016) enpresagizon eta euskal ongile handia, 96 urtera ailegatu hurren (abuztuaren 29an jaioa zan), bizitza luze bizi eragin eta emoitsu baten ondorik. Juanito esaten eutsen etxekotasunez lagun eta ezagun hurrekoek.

Aspalditxuon ez geunkan haren barri handirik, baina badakigu geldi egon ez dana, harik eta osasunak lagundu deutsan arte. Burua argi azkeneraino. Osasunez be oraintsura arte ondo antzean. Osasun arazo txikiren bat zalako bat korapilatu jakon azkenean eta halantxe ustekabean alde egin deusku. (gehiago…)