abendua 2016

0
Ezkerretik hasita, Juan Jose Etxeberria, Ander Manterola, Jabier Lezaun, Jose Antonio Garrido eta Cristina Zabala.

Abenduaren 2an Zestoako bainuetxean Paco Garmendia zana gogoratu eben, heriotzaren urteurrenean. Cristina Zabala, Deustuko Unibersidadeko Soziologiako dekano ordea gidari dala,  bost hizlarik parte hartu eben ekitaldian, Ander Manterola tartean dala (gehiago…)

0

Euskerearen egunaren harira, Bakion liburu-azokea eratu dabe. Bertan parte hartu dabe herriko sortzaileek, liburu eta argitalpenen egileek. Eta euren artean egon da Iratxe Ormatza Imatz gure lankidea.

Idatz & Mintz aldizkarian alerik gehienetan parte hartzen dau, nazarrinoak idatziz; honezkero hainbat zenbakitan agertu da bere sinadura. Horrez ganera, Hegoak liburua argitaratu eban gugaz. Eta horreek danok jarri ditu ikusgai azokan.

0

Euskararen egunaren bezperan aurkeztu zan Laukizko Goiko Tabernan  “Dana emon bihar jako maite dan askatasunari (Lauaxeta)” ondare ibilbidea.

Ekitaldian besteak beste, Salvador Artaza alkatea eta María Fernández euskera teknikaria izan ziran, eta Labayru Fundaziotik Adolfo Arejita eta Akaitze Kamiruaga. (gehiago…)

0

Lauaxeta Sariak banatzen ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Euskerearen Nazioarteko Egunean. Aurten be, hainbat sari eta saritu batu ditue abenduaren 2an egindako ekitaldian. Norbanakoarena Jose Angel Iribarrentzat, literatura sorkuntzakoak Juan Kruz Igerabide eta Garazi Ugalderentzat, ikusentzutekoena Hannot Mintegiarentzat, eta taldearena “Bizkaiko euskaltegientzat”. (gehiago…)