otsaila 2017

0

Ander Manterola Begoñazpi ikastolan egon da otsailaren 23an, Batxillerreko 1 eta 2. mailako ikasleakaz. Joan dan urtean Ikastoleak Gazte Role Model saria emon eutsan Anderri, bizitza osoko ibilbidea saritzeko. Hori dala-ta, orain bere esperientziaren barri emon deutsie ikasleei.

Topaketa horretan Anderrek Labayruri buruz eta euskerari buruz egin dau berba ikasleakaz. Izan be, hitzaldia baino gehiago alkarrizketa egin dabe, ikasleen kezkak, galderak eta jakingurako gaiak erabili dabez eta.

Saioa txanda bitan egin da, eta guztiz interesgarria eta atsegina izan da.

0

Aurten euskal kultura modu ludikoan zabaltzeko tallerrak lantzen gabiz Begoñazpi ikastolan. Programa zabala da, euskal kultura orokorrean hartuta. Bigarren hiruhilekoan barriro be hainbat gai landuko dira, mailaz maila umeen adinera eta curriculumera egokituta.

Sasoia halangoa dalako, maila batzutan Aratusteen ganeko edukiak landuko dira, bakotxaren ikuspegia ezbardina dala.

Baina osterantzekoak be erakutsiko dira: egurra lantzea, ogia eta gaztaia egitea, irratigintza… Gai oso interesgarriak danak, hizlari egoki-egokiakaz.

0
Etniker Euskalerriko zuzendaritza-batzordea Labayru Fundazioan. Derio, 1995. Aurre-aurrean, Miren Goñi.

Miren Arantzazu Goñi Auzmendi, Mirentxu etxeko eta hurrekoentzat, Tolosan jaio zan (1925) eta Bergaran hil barri da (2017).

Ahiztea, Karmele Goñi, etnografoa ebala-ta, don Jose Miguel de Barandiaranegaz hartu-emonean jarri eta holan sartu zan bera be etnografiaren munduan. Josu Oregigaz ezkondu zanean Bergarara joan ziran biziten, eta Mirenek Elosua auzoko ohiturak eta bizimodua batzeari ekin eutsan. (gehiago…)