martxoa 2017

0

Labayru Fundazioak aurten beteten dituen berrogei urteak direla-ta, ekitaldi batzuk eratu ditu.

Barrura begira, erakundearen sortzaileak eta Ohorezko laguntzaileak omendu ditu.

Kanpora begira, horren barri emoteko artikulua argitaratu dau Adolfo Arejita zuzendariak Deia egunkarian: ikusi artikulua.

Eta amaitzeko, hilaren 30ean mahai-ingurua egingo da Rekalde aretoan. Gaia: “Geureak eta inorenak. Kultura, identidadea eta transmisinoa”. Hizlariak: Gaizka Aranguren, Agurtzane Intxaurraga, Ane Ortega, Xabier Paya. Moderadorea: Akaitze Kamiruaga.

 

0

Berrogei urteko ibilbidean persona asko igaro dira Labayrutik, beharren dala, laguntzaile dala, egitasmoren baten parte hartzen dala, erakundeen izenean dala… Era askotako ekitaldi eta ekintza gertatu izan dira eta horreen guztion irudiek osotzen dabe gure historia.

Dana batzea ezinezkoa bada be, argazki bilduma honetan laburpen erakusgarria dago.

Ikusi argazkiak.

0

Urteurrenaren harira, Labayruren sortzaileak omendu dira urteko Batzar Nagusian. Hasiera-hasierakoen artean, gure artean izan dira, Juan Mari Uriarte Goirizelaia gotzaina, Vicente Larrea Gayarre eskultorea eta Mitxel Unzueta Uzcanga (azken orduan etorri ezina).

Horreekaz batera Ohorezko laguntzaile izendatu dira sortzaile izandakoen artean Jon Arrieta Mardaras, Juan Beitia Gorriaran, Txomin Bereziartu Aranguren eta Ignacio Uribarri Jauregizar.

Eta lehendik Ohorezko laguntzaile izendatuta egon direnak be omendu dira: Ander Manterola Aldekoa, Gurutzi Arregi Azpeitia, Rafael Barbier Iturmendi, Claudio Barroeta Amorrortu, Jose Ignacio Berroeta Echevarria, Pedro Miguel Etxenike Landiribar, Karmele Goñi Auzmendi, Javier Ortega Uribe-Echevarria eta Leopoldo Zugaza Fernández.

Labayruren orain arteko ibilbidean behargin modura egindako lana saritzeko, Mª Luisa Romarate eta Edurne Romarate be omendu dira.

0
Gabin Azaola, Adolfo Arejita, Juan Mari Uriarte, Jokin Gorozika, Igone Etxebarria.

Martiaren 27an egin dau Labayru Fundazioak laguntzaileen urteko batzarra. Mahaiburu Juan Mari Uriarte gotzaina eta Labayruren sortzaileetako bat egon da. Haregaz batera, Jokin Gorozika Artezkaritzaburua, Adolfo Arejita zuzendaria, Gabin Azaola diruzaina eta Igone Etxebarria idazkaria. (gehiago…)