martxoa 2017

0
Felipe Manterola. Auto-omnibusa Barazarren.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Aretoan “Diligentziatik Bizkaibusera” izeneko erakusketa dago. Azpitituluak berak adierazten dau zer dan erakusketaren mamina: Bizkaiko autobus bidezko garraio publikoaren historiari buruzko erakusketa”.

Miguel Martín Zurimendik bideratu dau erakusketa, personak garraiatzeko erabilitako 120 urtean erabili diran auto motak batuta. Aldaketa itzela egin da da denpora-tarte horretan, bistan danez.

Hori guztia ilustratzeko erabili diran iturrien artean, Labayru Fundazioko Argazki Artxiboko hamar bat argazki erabili dira, hain zuzen be, Felipe Manterolak egindakoak.

0
Artxiboetako laguntzaileak Ubiden

Ubiden alkartu dira Lazkaoko Beneditarren Fundazioko, Sancho el Sabioko eta Labayru Fundazioko artxiboen arduradunak eta euren laguntzaileak. Hiru artxiboen arteko hartu-emona aspaldikoa da, trukea egiten dabe eta kezka barditsuei aurre egin behar izan deutsie.

Lazkaotik Aita Juan Jose Agirre eta Miren Barandiaran, Sancho el Sabiotik Carmen Gomez, Jesus Zubiaga eta Txaro Martínez, eta Labayrutik Ander Manterola eta Jon Elorriaga egon dira.

Eurakaz batera, Labayruko Euskal Bibliotekan laguntzen jarduten dabenak, beste bientzat be materiala hornitzen dabe eta. Guztira 25 lagun batu dira, harmonian eta giro onean.

Laguntzaile-talde sano behargina eta eragina da eta merezi dabe holango oparia.

0
Akaitze Kamiruaga Markinan

Aratusteak joan dira, baina gaur egun Garizuma hasita gero be oihartzunak jarraitu egiten dau.

Barikuan, martiaren 10ean, Markinako Garaian alkarteak eratuta emon eban Akaitze Kamiruagak hitzaldia Bizkaiko aratusteei buruz Uhagon kulturunean.

Bizkaian hainbat herritan egiten dira Aratuste bereziak, tartean Markinan bertan. Herriko bereizgarriak Hartza, edo bertan esaten deutsien moduan ‘Otsoa’, eta eguneko zahagi-dantza dira. Baina guk geure-geuretzat ditugun ezaugarriok beste leku askotan be antzeko itxuran agertzen dira.

Hori dana aitatu dau Akaitzek hitzaldian eta bai gustura hartu be bertara hurreratu diranak.