maiatza 2017

0

Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidenteak eta Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak lan-hitzarmena sinatu dabe maiatzaren 29an, hiru urtetan Atlas Etnográfico de Vasconia lana sareratzeko.

Ekitaldian, eurakaz batera parte hartu dabe Ander Manterolak, Atlasaren zuzendariak, eta Unai Rementeriak eta Lorea Bilbaok, Aldundiaren izenean eta lekuko moduan.
 (gehiago…)

0

Juan Manuel Etxebarriaren Gorbeia inguruko ipuin eta esaundak liburuaren berrargitalpena dala-ta, Igorren batu gara hogetaka lagun maiatzaren 25ean. Gontzal Mendibilek hiru kantu barri eskaini deuskuz, ekitaldiari gozotasun apartekoa emonaz. (gehiago…)

0

Aurtengo Labayruko udako ikastaroetan izena emoteko epea zabalik dago. Hamabostaldi bitan egongo dira ikastaroak, bagilaren 19tik garagarrilaren 1era eta garagarrilaren 3tik 15era bitartean. Aste bi egun osoz.

Ikastaro mota asko egin daitekez: euskera ikasteko maila guztiak, EGA azterketarako prestetakoa, eta beste bereziago batzuk: bizkaiera lantzeko, teknikarako eta itzulpengintzakoa.

Argibideak.

0

Jabier Kalzakorta lankideari alkarrizketa egin deutso Juanra Madariaga idazleak Pergola aldizkarian. Jabier herri literaturan aditua da, hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu ahozko kantu-ipuinak ezagutzera emoteko. Horreetariko bat da Dantza-kopla zaharrak izeneko liburua, eta hori erabili dabe gehien bat berbagai alkarrizketan.

Jabier Kalzakortari alkarrizketa Pergola 12