ekaina 2017

0
Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Bingen Zupiria sailburua Labayru Fundazioko arduradunakaz.

Argazki-galeria.

Labayru Fundazioa orain dala 40 urte sortu zan, Bizkaiko gizartean txertatuta. Urteurrena dala-ta, aurten hainbat ekitaldi egin ditu. Eta horren harira, gaur ekainaren 14an, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua Derioko egoitzan egon dira. (gehiago…)

0
Labayruko taldea Itxaro Bordagaz.

Aurten be Arriaga euskal literaturaren irakurleku bihurtu dabe hainbat euskaldun, euskalzale eta euskerako ikaslek. Aurten Itxaro Bordaren %100 Basque liburua izan da irakurgaia, egun osoan zehar hainbat lagunek ahotsa jarrita Bilbon irakurri ezeze entzun be egin dana.

Hamar urtez jarraian, Bilbozarra euskaltegiak eratuta, liburu bat irakurten da egun osoan zehar, hamabi orduz. Euskera ikasten dabenen omenez hasitako ekimen honek arrakasta handia hartu eta, honezkero, urteroko zita bihurtu da. Labayrun be ez dogu hutsik egin, gure ikasle-irakasleak han egon dira eta, argazkian ikusten dan moduan, egileagaz beragaz be izan dira.

0
Ander Manterola eta Juan Mari Uriarte.

Bizkaiko Eleizbarrutiko abade eta gotzainek abadetzako urteurrena ospatu dabe ekainaren 8an Begoñan. Batzuk 60 urte, beste batzuk 50 eta beste batzuk 25 bete dabez abadetzan. 60 urte betetakoen artean izan dira Juan Mari Uriarte gotzaina eta Ander Manterola, biak Labayru Fundazioaren sorreran eta ibilbidean ezinbestekoak.

Hasteko Juan Mari Uriartek hitzaldia egin dau, “abadetza gaurko kulturan zelan bizi” gaitzat hartuta. Gure artean eta mundu mailan kulturak gaur egun ze ezaugarri eta baldintza dituan garandu dau lehenengo, eta testuinguru horretan ebanjelioa zelan zabaldu aitatu dau bigarren partean.

Horren ostean, meza santua ospatu dabe, 70 bat abadek. Ricardo Blazquez Bilboko gotzain izandakoak be parte hartu dau bere abadetzako urrezko ezteguak ospatzeko.

0

Atzoko egunez, 2017ko bagilaren 7a, joan jaku gure artetik Karmele Goñi (Tolosa 1926) zahartzaro betean, 90 urteko zala. Egun batetik bestera txarrera egin eta itxaroteko asti barik agur egin deusku Karmelek.

Ezagutu dogun aldi luzean, euskera, herri ondarea, euskal kultura, euskal erakunde eta alkarteek agirira urteten eben lekuan, han egon da Goñi anderea, aspaldi-aspaldiko urteetatik lehengora bertara arte. (gehiago…)