uztaila 2017

0
Jone Unzueta,, Juan Zapater, Koldo Narbaiza, Idoia Tolosa.

Labayru Fundazioak, Bilboko Udalagaz batera, artxiboan daukazan kartelen ganeko egitasmo bat landuko dau aurten. Hori dala-ta, uztailaren 5ean bibliotekan egon dira Udaleko arduradunak, Koldo Narbaiza eta Jone Unzueta, eta BilbaoArteko zuzendaria Juan Zapater.

Idoia Tolosak eta Ziortza Artabek daukie egitasmoa aurrera eroateko ardurea, eta eurakaz egon dira materialak erakusten eta emon beharreko pausoen ganean berbaz.

Bide batez, liburutegian dagoan kartelen fondoa ikusteko aprobetxau dabe, aurrera begira beste egitasmoren batzuk mamituteko materiala dago eta.

0

Miguel Sabino Díazek  liburu bat aurkeztu dau Karrantzako kulturetxean uztzailaren 1ean. Izenburua: Carranza-Karrantza. XX. mendeko argazki-bilduma / Crónica gráfica del siglo XX. Tomo 1/ 1900-1949. Liburu honetan aurretik euskarri digitalean bakarrik argitaratuta eukazan beste lan bi batu ditu: batak 1900-1924 aldia hartzen dau eta besteak 1925-1949 bitartekoa.

Miguel Sabino Díaz Etniker Bizkaia taldeko kidea da eta Labayru Fundazioko Etnografia blogean parte hartzen dau.

0

Ekainaren erdian hasita, uztailaren erdira arte, hainbat ikaslek euskerako ikasketak egiteko aprobetxau dabe, udako ikastaro trinkoen bitartez. Guztira zazpi talde sortu dira, gehien baten ikale gazteenak, gerora EGA titulua eskuratzeko helburua daukienak.

Labayru Fundazioak, erakunde moduan sortu aurretik egiten ditu udako ikastaroak, horixe izan zan bere lehenengo jarduerea, Derion hasi zanean 1970ean. Ordurik hona euskerearen egoerea asko aldatu da, ikasleria be bai, eta preminak guztiz ezbardinak dira. Ha ta guzti be, jarduereak etenik barik jarraitu dau.