Urria 2017

0
Jasone Agirre, batzordeburua, Akaitze Kamiruaga eta Igone Etxebarria.

Urriaren 24an Akaitze Kamiruagak eta Igone Etxebarriak agerraldia egin daebe Gasteizko Eusko Legebiltzarrean, Euskal Kultura Ondarearen Lege Proiektua dala-ta. Lege horrek, besteak beste, Labayru Fundazioko Etnografia Sailak ia berrogeta hamar urtean lantzen dabilen ondare immateriala kudeatuko dau. (gehiago…)

0

Joan dan zapatuan, urriaren 21ean, Basauriko Arizko Kultur Etxean, Zuztarretatik oinez: Ur bien laztana bideoaren osagarri modura landu diran liburuxken aurkezpena egin zan.

Bertan alkartu ziran Labayru Fundazioaren izenean, Adolfo Arejita; Basauriko Udalaren ordezkari moduan, Nora Pereda zinegotzia, eta ibilbidean gidari lanak egingo dituan Jon Arroita. Horrez ganera bideoan parte hartu eben lekukoen senideak eta herritarrak be batu ziran. (gehiago…)

0

Urriaren 19an Luis Manuel Peñak hitzaldia egin dau Derion Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. Aurtengo gaia paisaia dala kontuan hartuta, hortik oratu deutso Luismak hitzaldiari, izenburu honegaz: “La actividad agraria y su reflejo en el paisaje”.

Nekazaritzak eragin zuzena dauka paisaian, argi dago. Nekazaritza motaren arabera, eta aldian aldian hartutako erabagien eraginez, paisaia ezbardinak ezagutzen ditugu gure artean.

Baina horren aurretik ‘paisaiari’ buruzko gogoeta batzuk egin ditu hizlariak: zer da paisaia kanpotik ikusten dogunean, eta barrutik paisaia horren parte garanean?

Jakintzaz ganera, gogoetarako be hainbat gai jarri ditu mahai ganean. Oso interesgarria!

 

0

Urriaren 18 eta 19an Igone Etxebarriak Euskal Kulturaren Memoriari buruzko mintegian parte hartu dau Sabino Arana Fundazioan, Bilbao 700 Fundazioak eratuta.

XX. mendeko memoria gogoratzeko helburuagaz, kulturaren ikuspegi askotatik aztertu dabe gaia hainbat adituk.

Lehenengo egunean Igone Etxebarriak euskal literaturaren gainean jardun dau, Alberto Lopez Etxebarrietak zineari buruz, eta Javier Viarrek artea aztertu dau. Bigarren egunean beste hiru arlo erabili dira: Mercedes Albainak musikea, Joseba Lopezortegak BOSen historia eta Josu Chuecak kultura bideratzeko azpiegiturak.