Urria 2017

0

Urriaren 5-6an, I Kultur Ondare Materiagabeari buruzko Nazioarteko Kongresua egin da Iruñean, Nafarroako Ondare Materiagabearen Katedrak antolatuta. Komunikazinoak aurkezteko, hiru ikuspuntu proposatu ziran: ikerketa, artxiboa eta transmisinoa. Guk Kongresuan komunikazino bi aurkeztu doguz. (gehiago…)

0

Eusko Jaurlaritzak Euskararen Aholku Batzordea barriztau dau. Kideen artean Labayru Fundazioko Artezkaritzako hiru kide dagoz: Jokin Gorozika presidentea, Miren Josune Ariztondo eta Nere Mujika.

Batzorde horren egitekoa Jaurlaritzari aholku emotea da, euskeraren inguruko jardunaz. Lan egiteko metodologiari jagokonez, gai batzuk orokorrean lantzen dira; beste batzuk, ostera, lan-taldeen bitartez.

Izendapena lau urterako da, eta urriaren 4an egin dabe lehenengo batzarra, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru dala.

0

Ikasturtea hasteagaz batera Ander Manterolak urte hasierako eskolea emon dau Arantzazuko Artzain Eskolan urriaren 2an. Euskal Herriko Atalas Etnografikoan ale bat artzaintzari buruzkoa da. Jakintza hori oinarri hartuta, hainbat gai erabili ditu: artzaintzak gizartean ze leku euki izan dauan eta daukan, lan egiteko moduak, zereginak, ohiturak, siniskerak…

Aurten 10 ikasle hasi dira Artzain-Eskolan, gaur egun lanbide horretan jakin beharreko hainbat gai ikasteko: osasun arlokoak, gestinoak, ekonomiakoak…