abendua 2017

0

Labayru Fundazioko itzulpen-zerbitzuak egindako lan handi bat argitaratu barri da, Javier Viarren Euskal artearen historia lana. Javier Viarrek lan erraldoia egin dau euskal artearen ikuspegi historikoa osotzen. Oraingoz ale bi argitaratu dira, lehenengo biak, baina jarraipena eukiko ei dau.

Horrez ganera, edizino bikotxa egin da, bata euskeraz eta bestea gaztelaniaz, edizino zoragarriak biak. Egileak testua gaztelaniaz egin ostean, Labayruko itzulpen-zerbitzuak ipini dau euskeraz.

Liburuotan XX. mendeko gerra zibiletik gaur egunera arteko aldiak aztertzen ditu Viarrek, guztira hirurehun artista baino gehiagoren lanak.

0

Agricultura en Vasconia izenburuagaz argitaratu barri da “Atlas Etnográfico de Vasconia” proiektuko azkenengo alea. Urten barri dala, Durangoko Azokan egon da salgai.

Lan ederra da, aurreko guztien moduan. Lurraldetik lurraldera nekazaritza-paisaia asko aldatzen da, eta horregaz batera lurrean lantzeko gaiak. Liburuan hainbat gai lantzen dira: lur motak; uztak; ereitea (zer, noiz, zelan) eta lantzea, batzea; bedarra; linoa; fruta-arbolak; olibondoa eta mahatsondoa; origoa, ardaua, txakolina eta sagardaoa egitea; tresnak eta erremintak; neurriak; esku-beharra eta indarra; gurdia; mekanizazinoa; salmenta eta jabetza; siniskerak eta erritoak. (gehiago…)

0

Ikasturte honetan, gure eskolen artean, Galdakaoko ospitalean bertako beharginentzako eskolak emoten gabiz, hizkuntza-eskakizuna prestatzeko.

Urrian hasi eta maiatzerarte izango dira eskolak, ospitalean bertan.

0

Labayruko estanean liburuak sinatzen egon da Pedro Mari Goikoetxea. Berak egindakoa da gure nobedadeetariko bat, Oscar Elgezabal, bizipenak eta pasadizuak, eta erostera hurreratu diranei liburua sinatzeko prest agertu da.

Liburuak Oscar Elgezabalen biografia kontatzen dau, bai txirrindulari moduan kirolean egindakoak, bai bizitzan zehar beste hainbat arlotan egindakoak.

Liburu ederra da, argazkiz ondo hornidua, edozeinek leiduteko atsegina. Eta Durangoko Azokara hilaren 7an joan diranak, egileak sinatuta eroateko aukerea euki dabe.