martxoa 2018

0
SEgundo Oar-Arteta eta Bego Etcheverry

Laguntzaileen urteko Batzar Nagusian iragarri dabe Labayru Fundazioaren Artezkaritzak hartutako erabagia: Ohorezko kide izendatzea Rafael Barbier, Bego Etcheverry eta Segundo Oar-Arteta. Hirurak izan dira Labayruko kolaboratzaileak urte askoan eta jarraian. Batzarrean bertan omenduen aitamena egin da, eta Segundok bere erantzuna irakurri dau.

Hirurei oroigarriak banatu jakez.

Omenduen aitamena.

Segundo Oar-Artetaren erantzuna.

 

 

0

Labayru Fundazioak laguntzaileen urteko Batzar Nagusia egin dau martiaren 21ean Bilbon. Hasteko, iazko batzarreko akta onartu da. Ondoren, urtean zehar egindako jardueren barri emon da laburpen-bideo baten bitartez, eta diru-argibideak, bai 2017ko jardunaldiaren itxiera bai 2018ko aurrekontua. (gehiago…)

0

Martiaren 21an egingo dau Labayru Fundazioak laguntzaileen urteko Batzar Nagusia, urteko jardueren barri emon eta diru-kontuak onartzeko.

Aurten, ganera, hiru kide Ohorezko Laguntzaile izendatuko dabez: Rafael Barbier, Bego Etcheverry eta Segundo Oar-Arteta, hirurak aspaldiko kolaboradoreak bakotxa bere arloan eta neurrian.

Horren ostean, hilaren 22an, “Txakolinak on egin!” ekitaldia egingo da. Aurten ondarearen urtea dala eta Atlas Etnografikoan Agricultura en Vasconia izeneko alea argitaratu dala kontuan hartuta, txakolin-dastaketa egingo dogu Itsasmendi upategiagaz batera.

Saio biak Bilbon egingo dira, Rekalde aretoan, arrastiko 6:30ean. Txakolin dastaketarako izena emon behar da aurretik.

0

Azkenengo lau urteetan Plan Estrategikoa betetzeko lan-programea beteteari emon deutsagu lehentasuna. Programa hori aurten barrikusi egingo dogu, hurrengo lau urteetarako asmoak gure egoerara egokitzeko. Aurten, beraz, orain arteko jardunbidea, lorpenak, egitekoak, eta hurrengo lau urteetarako helburuak zehazteko asmoa hartu dogu, Vesper Solutions enpresea gidari dogula. Hasita gagoz gogoeta egiten, Labayruren maila guztietan: zuzendaritza, Artezkaritza, beharginak eta laguntzaileak. (gehiago…)