apirila 2018

0

Apirilaren 27an jardunaldia egin da Mintzolan, Villabonan, Euskal kantutegia sarean jartzearen onurak eta premina ikuspegi askotatik eztabaidatzeko. Artxibo-lanean, ikerketan, irakaskuntzan, kantuan, musika-gaietan behar egiten daben adituek parte hartu dabe, lurralde guztietakoek ganera. (gehiago…)

0

Aurreko baten iragarri genduan moduan, Itsasmendi txakolin-dastaketa egin genduan martiaren 22an, txakolingintzaren ganeko jakingarriak esateaz ganera. Pedro Mari Goikoetxea izan genduan anfitrioi, eta bere bitartez euki genduan gure artean Anjel Mari Peñagarikano bertsolaria be. Haren bertsoakaz asko gozau genduan ekitaldian bertan. Orain, Anjel Mariren bertsoak ekarri deuskuz Pedro Marik Labayrun gordetako, ekitaldi haren oroigarritzat. Eskerrik asko, benetan!

0

Apirilaren 13an, Altamirako Kultur Etxean, Busturi ipuinetakoa dirudi izeneko bideoa aurkeztu zan. Ikusentzunezko honetan Busturian XIX. mendean, gitxi gorabehera hogei urtez (1842-1862) martxan egon zan zeramika fabrikeari buruzkoak azaltzen dira: testuinguru historiko-ekonomikoa, fabrikearen sortzaileak, ekoizten ebezan produktuen ezaugarriak, eta Busturiko zeramikak Uzelai pintoreagaz izan eban loturea, besteak beste. (gehiago…)

0

Udako sasoia egokia da jente askorentzat, ikasleentzat batez be, euskera ikasteari bultzadatxua emoteko. Labayrun, urteroko moduan, aurten be uztailean eskaintza zabala egingo dogu. Hamabost eguneko txanda bitan, maila eta ikasketa modu ezbardinak dagoz eskura. Hasi planak egiten!

Argibideak.