uztaila 2018

0

Labayru Hiztegia sarean dago ikusgai: hiztegia.labayru.eus. Hiztegi bikotxa da, euskera-gaztelania/gaztelania-euskera alde batetik, eta Hiztegi Fraseologikoa bestetik, hau da, esamoduen hiztegia.

Erabiltzaileen ekarpenak dira gure hiztegiko corpusa osatzeko iturrietako bat, eta eskertu egin gura deutsegu euren ardurea. Bideo honetan adibide batzuk.

Ekarpen guztiak ondo etorriak dira!

0

Jesus Eguzkiza Eguzkiri alkarrizketa egin deutsie Geuria – Hego Uribeko herri komunikabidean (Geuria.eus), ekaineko alean, beste hainbat lagunegaz batera. Kultura, zinea, antzerkia, telebista eta hainbat arlotako personak alkarrizketatu dabez, hizkuntzaren eta jarduten daben arloaren ganean.

Tartean da Eguzki, hainbat urtean bikoizle ibilitakoa eta euskalgintzan ibilbide luzea egindakoa. Erretiroa hartuta badago be, ontxe be Euskal Telebistan haren ahotsa erreferentziazkoa da.

Irakurri hemen alkarrizketa.

Iturria: Geuria – Hego Uribeko herri komunikabidea edo Geuria.eus

0

Gaur hasi dira Labayru Fundazioak udarako eskaintzen dituen ikastaroak. Beti-betiko ikastaroak dira, eta 49. edizinoa da aurtengoa.

Alfabetatzeko hiru mailak ezeze, EGA prestatzeko ikastaroa, itzulpen ikastaroa eta Bizkaiera lantzen ikastaroa be emoten dauz Labayruk. Beraz, hurrengo aste bietan, garagarrilaren 14ra bitartean, bizkaierazko euskerea lantzeko eta hobetzeko aukerea eukiko dabe ikasleek. (gehiago…)