iraila 2018

0
Pedro Mari Goikoetxea, Mari eta Encarna Catalan, Akaitze Kamiruaga.

Herri Ondarearen Atalean egiten ditugun egitasmoen artean, euskaldun ezezagunen bizitza-istorioak batzen jarraitzen dogu. Oraingo honetan, Pedro Mari Goikoetxeagaz batera, Donostian izan gara eta Encarnación Cataláneri egin deutsagu alkarrizketa.

Encarna, Donostiako Antiguo auzoan jaio zan 1924an. Gerrea etorri zanean, 1937an, hamahiru urte egiteko zala, Santurtzitik itsasontzian urten eta beste makinatxu bat umegaz batera, Errusiara joan zan erbesteratuta. Zoritxarrez, hasieran hiru hilabeterako zan bidaia, hogei urtez luzatu zan.

Denpora-tarte horretan bizipen latzak bizi izan zituan, Bigarren Mundu Gerrea besteak beste. Baina beste alde batetik, umetan amestu bako bizimodua euki eban: goi mailako ikasketak egin, geografia irakaslea izan, eguraldi eta atmosfera kontuak ikertu…

Edozelan bere, ez eban inoz Euskal Herrira bueltetako esperantzea galdu. Encarna, plazer eta suerte itzela izan da zu ezagutzeko aukera euki izana. Guztiontzako eredua zara.

0

Bilboko La Salle ikastetxeko liburutegitik euskal gaiaz euki dabezan liburuak ekarri ditugu Euskal Bibliotekara. Jon Elorriaga liburuzainak azaltzen dau ekarpen horretan zer dan garrantzitsuena.

0

Bueltan da BOTABA lehiaketa. Euskal esamoldeen erronkak ahalik eta gazte gehienengana heltzea du helburu aurten ere. Horretarako, indarberrituta, berrikuntzekin eta gogotsu dator bigarren edizioa.

Beste behin ere, Labayru Fundazioak Gaztea irratia izango du bidelagun egitasmo honetan, baina ez da kolaboratzaile bakarra izango. Iaz Zuriñe Hidalgo, Alex Sardui eta Aritz Aduriz izan ziren promozio kanpainako protagonista nagusi, eta aurten aurpegi berriak izango ditugu lehiaketako enbaxadore lanetan, erronka Euskal Herriko zein mundu zabaleko euskaldun gazteen artean zabaltzeko. Iban Garcia youtuberrak, Aitziber Garmendia aktoreak eta Isma Pereira El Conquistador del Fin del Mundo saioko lehiakide oihak etengabeko jarraipena egingo diote lehiaketari beraien Instagram kontuetatik. (gehiago…)

0

Idatz & Mintz literatur aldizkariaren 64. zenbakia argitaratu barri da, udan. Betiko moduan, era askotako idatziak dakarz, baita idazleak be.

Narrazinoan, Miren Agur Meaberen “L’Etoile” izenekoa, Iratxe Ormatzaren “Osabaren Kabriolek gorria”, Lourdes Unzuetaren “Lurra dinot” eta Peru Amorrortu idazle nobelaren “Lehen (eta azken) kronika” izeneko idazlanak ditugu irakurgai. (gehiago…)