iraila 2018

0

Apuntes de Etnografía deritxan blogean gai barriak argitaratzen hasi gara irailagaz batera. Udako oporrak joanda, astero-astero, barikuetan, egiten dogun etnografia zabaltzeari ekin deutsagu barriro.

Ia hiru urte dira honezkero artikuluak astero argitara emoten dirana. Era askotako gaiak lantzen dira bertan, beti be modu dibulgatiboan, gure herri-jakintza ahalik eta gehien hedatzeko.

Gaztelaniaz eta ingelesez idazten da, eta sarean ikusi ezeze, harpidetu eta apunteok email bidez jasoteko bidea be badago. Iraileko lehenengo artikuluak “Medios de transporte en el caserío” dauka izenburua, eta Segundo Oar-Artetak sinatuta dator; Jaione Bilbaok ingeleseratu dau hau, “Means of transport on the farm“, baita aurrekoak be.

0

Migel A. Elustondok alkarrizketa luzea egin deutso Berria egunkarirako Jabier Kalzakortari. Gaia: argitaratu barri dauan Euskal baladak doktore-tesiko liburukiak.

Hemen irakurgai.

0

Labayru Fundazioak euskerea ikasi gura dabenentzako, hobetu gura dabenentzako edo EGA prestau gura dabenentzako eskaintza ederra dakar aurten be. Alfabetatzeko eta euskalduntzeko maila guztiak, EGA eta hizkuntza-eskakizunak eskuratzeko ikastaroak, HABEren agiri ofizialak lortzeko eskolak, eta mintzamena edo bizkaierea hobetzeko ikastaroak emongo ditu ikasturte barrian.

Aitatu behar da alfabetatzeko ikastaroetarako ikasle barriek sarrera-azterketea egin beharko dabela. Irailaren 24an izango da, 16:00etan.
 (gehiago…)