urtarrila 2019

0

Laura Urubururen Katigatu ninduzun librea nintzena nobelea gaitzat hartuta, literatur saioa egingo da urtarrilaren 24an, arrastiko 6:30ean, Ondori Botxo kafe-jatetxean, Bilbon.

Egileagaz batera hizlari jardungo dabe Laura Mintegi irakasle eta idazleak eta Jabier Kalzakorta irakasle-ikertzaile eta euskaltzainak. Liburuko pasarteen irakurraldia be egingo da tarteka.

Nobelan, umetxu baten heriotzak amari bizitzan zehar eragiten deutsazan sentimentu-emozinoek eroango dabe irakurlea atzera eta aurrera liburuan zehar.

Markel Urrutiak azalean margoztutako olatuen gorabeherak ondo adierazten dau protagonistaren bizi-ames olatuen joan-etorria.

Katigatu ninduzun librea nintzena liburu indartsua da, irakurlea harrapatzekoa. Idazleagaz bat egin gura izan ezkero, parte hartu ekitaldian.

0

Abeliñe Erauskinek eta Gorane Intxaurragak Bizkaierazko aditza izeneko liburua atondu dabe, euskera ikasten dabilzan ikasleek aditz-arloa landu ahal izateko. Aurretik egindako beste liburu biren jarraipena da hirugarren hau. Beronegaz aditz-sistema osotuta geratuko litzateke.

Ariketak egiteko liburu honek, erantzunen liburuxka dauka osogarri, bai irakasleentzat bai bakarka ikasi ezkero lagungarri dalakoan.

 (gehiago…)

0

Idatz & Mintz aldizkariaren 65. zenbakia argitaratu barri dogu. Oraingoan be idazle ibilbide luzekoakaz batera datoz idazle hasibarriak.

Sorkuntzako lanetan, narrazino honeek dagoz: Patxi Zubizarretaren “Baserriak barre egiten duenean” eta Iratxe Ormatza Imatzen “Hurbiltasuna” izeneko idazlanak.

Olerkian beste honeek: Miren Agur Meaberen “Poema baten curriculuma”, Peru Amorrorturen “Hartza”, Galder Urzaaren “Beharrizana” eta Eneko Urizarren “Poemak”. (gehiago…)