otsaila 2019

0

Laura Uruburuk Euskadi Irratiko Arratsean saioan parte hartu dau otsailaren 19an, Katigatu ninduzun librea nintzena nobelari buruz berbaz. Entzun hemen alkarrizketa.

 

 

0

 

Galdakaon, Dinamita eta Josefina lantegien inguruan, industrializazinoak herrian euki dauen eraginaren barri jaso dogu bideoan. Hemen ikusgai.

0

Udalaren enkarguz, Gatikako baserrien katalogoa argitaratu dogu. Udalak herritarrei zabaltzeko gogoa dauka, eta aurkezpen bat be egin zan. Horren harira, Akaitze Kamiruaga egileak hedabideek erakutsitako interesari erantzun deutsie. Hona hemen agerraldiak.

Deia.

Onda Vasca.

Bizkaia Irratia.

0

Industrializazinoak Galdakaon euki dauen eragina jaso dogu bideo-liburuxka baten. Horren aurkezpena otsailaren 14an egin da Galdakaoko Gandasegiko eskoletan, aretoa jentez beterik dagoala. Gaia adierazteko ardatza Dinamita eta Josefina lantegien ibilbidea eta herrian euki daben eragina izan da.

Bideoa egiten parte hartu daben barriemoile gehienak egon dira aurkezpenean, baita be Bridgestone eta Maxam enpresetako arduradun gorenak be. Ekitaldia Aintzane Urkiza zinegotziak aurkeztu dau, ondo etorria emonaz hara batutako jente guztiari. Hurrengo, Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak berba egin dau industria-ondareari orain arte emon jakona baino garrantzi handiagoa emotea merezidu dauala azpimarratuz. (gehiago…)