apirila 2019

0

Apirilaren 10ean, Mikel Zarate hil zala 40 urte bete ziran. Urteurren seinaladu horren atxakian, ospakizun-ekitaldia egin zan bere jaioterrian, Lezaman. Kultur Aretora parajetu ziran Mikelen ikaskideak, ikasleak, familiartekoak, lagunak eta herritar ugari, aretoa topera bete arte. Euren artean Iñigo Urkullu Lehendakaria (Mikelen ikaslea izandakoa) eta Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntz Politikako Sailburua aitatu geinkez. (gehiago…)

0

Joan dan martiaren 30ean aurkeztu zan Kultur Etxean Sondika txori hegalarien habia izeneko ordubeteko dokumentala. Saio bikotxa izan zan, lehenengo emonaldia euskeraz eta bigarrena gazteleraz. Aretoa bete-bete egin zan, eta herritarren erantzuna ikusita, beste hiru proiekzino be egingo dira. Horrez ganera Gorondagane ikastetxean eta nagusien egoitzan be ikusteko aukera izango dabe. Ikusentzunezkoa alboerrietara be zabalduko da.

Aurkezpenean izan ziran herriko alkatea Xabier Zubiaur eta udalbatzarra osotzen daben alderdi politikoetako ordezkariak. Labayru Fundazioaren izenean: Adolfo Arejita zuzendaria eta Akaitze Kamiruaga, egitasmoaren arduraduna. Horrez ganera, ikusentzunezkoan parte hartu daben lekuko guztiak bertaratu ziran. Alkateak dokumentalaren kopia bana banatu eutsen ekitaldiaren amaieran. (gehiago…)

0

Idatzizko eta ahozko hizkuntzen arteko zubia egitera joten dau Eguzkik, mezu argia dauka, esateko idatzi, eta entzuteko esan.

0

Ibilbide profesionala egitera ekarri daben lagunak eta bere ibilbideko urterik onenetakoak Labayruren ondoan egindakoak dirala gogoratu dau Miren Josunek, Labayru Fundazioak Ohorezko laguntzaile egin orduan.