apirila 2019

0

Jabier Kaltzakorta Labayru Fundazioak Ohorezko Laguntzaile izendatzerakoan, bere bokazinoaren nondik norakoak agertu ditu.

0
Jabier Kaltzakorta, Miren Josune Aristondo eta Jesus Eguzkiza Eguzki, omenaldiko oroigarriagaz.

Labayru Fundazioko Artezkaritzaren proposamenez, Ohorezko Laguntzaile izentau dira aurten Jesus Eguzkiza Eguzki, Miren Josune Aristondo eta Jabier Kaltzakorta. Artezkaritzako presidenteak irakurri dau bakotxaren ganeko aitamena. (gehiago…)

0

 

Aurreko urteko, 2018ko jardueren laburpena bideo baten jaso dira, arloz arlo nabarmenduta garrantzitsuenak.

0

Gizarteko babesleak Labayru Fundazioaren oinarrietako bat dira, eta apirilaren 4an batu dira aurten urteko Batzar Nagusia egiteko.

Alde batetik, urtean zehar egindako jarduerak azaldu dira bertan, arlo bakotxean lanik garrantzitsuenak nabarmenduta: itzulpen ikastaroa online, kulturako tailerrak, ikastaro bereziak, ondarerako lanak Sondikako historiaz, Galdakaoko industrializazinoaz eta Gatikako baserriez, liburutegiko ekarpenak, Bizkaia irratiko eta Onda Vascako kolaborazinoak, besteak beste. (gehiago…)