ekaina 2019

0

Derion hilaren 15ean Udako Ikastaroaren 50. urteurreno ospatu genduan. Ekitaldiaren laburpena jaso dogu bideo honetan.

Zorionak ikastarokide guztiei eta eskerrik asko danoi, danon artean egin dogulako ibilbidea.

0

Ikastaroaren urteurrenerako barru-barrutik sortutako bertsoak egin ebazan Joseba Santxok, ekitaldian egozan guztien artean abesteko. Une hunkigarria benetan.

0

Uda giroan sartuta gagoz honezkero. Ikasturtea amaituta, udako ikastaroak hasi dira. Ekainaren 17tik 29ra bitartean, hainbat ikasle dabilz euskera ikasten, euren maila hobetzeko zein titulua aterateko prestatzen.

Aurten Udako Ikastaroon 50. edizinoa dogu. Azken urteetako moduan, hamabostaldiko ikastaro bi egingo dira, ekainaren bigarren hamabostaldian bata eta uztailaren lehenengoan bestea.