ekaina 2019

0

Aurten be Arriagako irakurraldian parte hartu dogu. Euskera ikasten dabilzan ikasleen omenez egiten dan ekitaldi honetan, aurten Andu Lertxundiren Otto Pette nobela izan da irakurgaia. Irakurraldi berezia da, jente askoren artean egiten dalako.

Egun osoan zehar, kirol, kultura, gizarte arlo guztietako personak igaro dira Arriaga antzokitik ekainaren 6an Lertxundiren nobelea irakurten. Batak besteari segida emon, atal baten ostean beste bat, halan joan da eguna.

Honezkero hainbat idazleren idazlanak irakurri dira honetara, irakurraldiagaz batera egilearen eta obraren barriak zabalduz. Gure ikasleak be han izan dira.

0

Labayru Fundazioa EGAko azterketak egiteko Zentro Homologatua da. Hemendik aurrera EGArik gehiago ez da egingo, HABEk antolatzen dauan C1 azterketak hartuko dau haren tokia.

Labayru Fundazioak jarraituko dau C1 azterketa horretarako zentro homologatua izaten, eta azterketa horretara aurkezteko baldintzak be ez dira aldatuko. Orain arteko moduan, urtean deialdi bi egongo dira.

Informazino gehiago gura izan ezkero, jarri harremanetan gugaz.

0

Jabier Kaltzakortak euskal baladak zer diran erakusteko ekitaldia egin dabe Markinako udaletxean maiatzaren 10ean. Izan be, Udalak haren liburu bikotxa argitaratzen lagundu eban, eta orain herrian horren barri emoteko aukerea euki dabe.

Jabierrek Maddi Oihenart kantaria euki dau lagun, berak argibideak emon eta Mayik baladok kantuan emoteko.

Areto bete lagun batu dira, giro ederrean, gozatzen. Izan be, balada asko eta asko herri-kantu modura ezagunak ditugu, eta horri Jabierren jakituria gehitu ezkero, kantuok beste era batera jasoteko bidea emoten da.