uztaila 2019

0

Onda Vasca irratian astean-astean kolaborazinoa egin dogu herri ondareko gaiak zabaltzeko, Atlas Etnográfico de Vasconia lanean oinarrituta. Lau ikertzailek osotu dabe lan-taldea: Akaitze Kamiruaga, Luis Manuel Peña, Jaione Bilbao eta Ziortza Artabek.

Guztira hogei saio izan dira, gai oso ezbardinen ganean. Bai irratikoak bai entzuleak, gustura be gustura ibili dira gure aurrekoen barriak zabaltzen eta entzuten.

Hemen dagoz entzungai gai guztiak.

1. 21/02 Presentación de la sección ‘El Atlas Etnográfico de Vasconia’ en EH – Magazine Onda Vasca: https://www.ivoox.com/32732222

2. 28/02 El Carnaval con Luisma Peña: https://www.ivoox.com/32922927

3. 07/03 Los animales en la casa tradicional con Jaione Bilbao: https://www.ivoox.com/33161039

4. 14/03 El baile de San Vito con Ziortza Artabe: https://www.ivoox.com/33367986

5. 21/03 La calvicie con Akaitze Kamiruaga: https://www.ivoox.com/33570472

6. 28/03 El fuego doméstico con Luisma Peña: https://www.ivoox.com/33808273

7. 04/04 La primavera “la sangre altera” con Jaione Bilbao: https://www.ivoox.com/34078764

8. 11/04 Ayuno, abstinencia y restricciones en Semana Santa y Cuaresma con Ziortza Artabe: https://www.ivoox.com/34357550

9. 25/04 Peregrinación por ermitas y santuarios con Akaitze Kamiruaga: https://www.ivoox.com/34942477

10. 02/05 Clases de pastores con Luisma Peña: https://www.ivoox.com/35274485

11. 09/05 Elaboración de la hornada de pan con Jaione Bilbao: https://www.ivoox.com/35597129

12. 16/05 Ritos y símbolos protectores de la casa con Ziortza Artabe: https://www.ivoox.com/35925419

13. 23/05 Modelos de casas comarcales con Akaitze Kamiruaga: https://www.ivoox.com/36264636

14. 30/05 Cultivo y aprovechamiento de la patata con Luisma Peña: https://www.ivoox.com/36502101

15. 06/06 Relaciones vecinales en la sociedad tradicional con Jaione Bilbao: https://www.ivoox.com/36764052

16. 13/06 Remedios y ritos para la curación de verrugas con Ziortza Artabe: https://www.ivoox.com/37056820

17. 20/06 Ritos de San Juan con Akaitze Kamiruaga: https://www.ivoox.com/37361070

18. 28/06 La rabia con Luisma Peña: https://www.ivoox.com/37712890

19. 04/07 Hábitos alimentarios de la sociedad tradicional con Jaione Bilbao: https://www.ivoox.com/38010962

20. 11/07 La Naturaleza como espacio lúdico con Ziortza Artabe: https://www.ivoox.com/38315375

0

Idatz & Mintz literatur aldizkariaren 66. zenbakia argitaratu barri dogu. Hainbat motatako testuak batzen ditu ale honek be, aurrekoen antzera. Oraingoan azaleko irudia Enrique Morenterena da.

Narrazinoetan, Miren Agur Meaberen “Ametsen inbentarioa”, Lourdes Unzuetaren “Aske izan gura”, Juan Ramon Madariagaren “Lau urtaro daltoniko”, eta Inaxio López de Aranaren “Eutsi beheari!” idazlanak daukaguz.

Poesian, Eneko Urizarren “Poema barik ezin dut” izeneko sorta.

Sebastian Gartzia Trujillok “Juan Mari Lekuonaren eliz kantak” gaia aztertu dau, saio-artikuluan.

Jabier Kalzakortak bere arloari oratu deutso, hau da, ahozko literaturari, eta oraingoan “Baratzian zoin den eder aza eta Porru-landare edo Oi uda-lili polita kantua” aztertu dau, beti ohi dauen moduan, aldaera ezbardinak eta ezezagunak eskainiaz.

Xabier Bovedak, literatura unibersalari egiten deutsan tartean, oraingoan Juan Ramon Jimenez (1881-1958) idazlearen barri emon ez eze, haren testu hautu batzuk euskeraz emon ditu.

 

0
Igone Etxebarria, Josi Sierra, Akaitze Kamiruaga.

Josi Sierra galdakoztarra Mikel Zarate nor izan zan erakusteko lana egiten dabil. Berrogei urte dira Mikel hil zana, eta horren harira, haren inguruko berrogei laguni alkarrizketak grabau deutsez bideoan. Material asko be asko batu dau, era askotako gaien inguruan, testigantza oso hurrekoak eta hunkigarriak, Mikelen alderdi ugariak ezagutzeko.

Uztailaren 16an Derion alkartu da Akaitze Kamiruagagaz eta Igone Etxebarriagaz, material guztiaren kopia bertako artxiboan ixteko, eta aurrera begira egitasmoren bat bideratzerik ete dagoan berba egiteko. Mikelek merezi dau gogoan eukitea eta etorkizun oparoa opa deutsagu Josiri hartu dauen beharrean.