iraila 2019

0

Euskaltzaindiak mendeurrena ospatzeko egin dauen programaren barruan, irailaren 12 eta 13an Donostian ‘Ingurune digitala eta euskara’ izeneko jardunaldiak eratu ditu. Espainiako Hizkuntza Akademiakaz batera, Euskal Herriko hainbat eragilek parte hartu dabe, Tabakalerako ekitaldian.

Labayruren izenean, Igone Etxebarriak azaldu dau ingurune digitalean Labayruk orain arte zer egin dauen, lorpenak, eta baita be etorkizunerako ze erronka daukazan.

Euskera irakasteko ikastaroen 50. urteurrena ospatzen dabilela, bai irakaskuntzan bai alboko beste arlo askotan asko aurreratu da, maminean zein bitartekoetan. Labayru Hiztegia, Herri ondareko katalogoa, Fonoteka, Euskal Bibliotekako katalogoa… sarean dagoz, corpus aldetik metatutako ondarea da. (gehiago…)

0

Bilboko Udalak eta uriko euskaltegiek deia egin dabe euskera ikastera. Ikasturte-hasieragaz batera, euskera ikasteko eskaintzaren barri emon eta jenteak euskaltegietan izena emoteko deia egin dabe. Gaur egun ez dago atxakiarik euskera ikasten ez animetako, eskaintza zabala eta ugaria dago, dirulaguntzak dagoz, eskolan nahiz kanpotik ikasi daiteke, taldean zein bakarka…

Labayruk be parte hartzen dau Bilboko euskaltegien artean, eta han egon da Udaleko arduradunakaz eta beste euskaltegietako ordezkariakaz batera.

0

Ikasturte barrian hasieran gagoz. Labayru Fundazioak ikastaro-eskaintza zabala dauka euskera ikasi edo hobetu gura duenarentzat: euskera maila guztiak, hizkuntza eskakizun eta tituluen azterketak prestatzeko ikastaroak, itzulpena…

Gogoratu lehenengoz datozenek maila izentetako proba egin behar dabela hilaren 23an.

Argibideak

0

Hemen da Botaba erronka, beste behin ere, sareak euskal esamoldeekin astintzeko asmoz. Hirugarren edizioa dugu aurtengoa eta indarberrituta dator, itzelezko sari eta kolaboratzaileekin.

Besteak beste, Iban Garcia youtuberra, Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreak izango ditugu abentura honetan bidelagun. Eurak izango dira Botabako enbaxadoreak, gazteen artean esamoldeen erronka Instagramen zabaltzeko ardura izango dutenak.

Sare sozialen bitartez euskal esamoldeen ezagutza eta erabilera sustatzeko helburua du lehiaketak. Hiztunon hizkuntza-ohituretan eragin nahi du, erregistro kolokialago batean jarduteko behar ditugun baliabideak eskainiz. (gehiago…)