Urria 2019

0

Jokin Gorozika Labayruko Artezkaritzako Presidenteak Euskararen Aholku Batzordearen batzarrean parte hartu dau urriaren 9an Artxibo Historikoan. Bera ezeze, Artezkaritzako beste kide bi be Batzorde horretan parte dira, Miren Josune Ariztondo eta Nere Mujika.

Horrez ganera, Jokin orain arteko moduan, aurrerantzean be Bilboko Hiri Kontseiluko kide izango da, erakunde horretako karguak barriztau diran ezkero.

0

Urriaren 10ean, iluntzeko 7.30ean, aurkeztu eban Laura Uruburu idazleak Katigatu ninduzun librea nintzena izeneko eleberria, bere jaioterrian, Gernikan, uriko Iñurrigorria izeneko liburudendan. Labayru Fundazioak argitaratua da liburu hau, Urbegi literatura sortan.

Ordubete inguruz jardun eban hogei bat lagunen aurrean (irakasle, kazetari, idazle eta beste) bere eleberriaren kanpo-barruak, azal-maminak puntuz putu garantzen. Hitzaldi ondo taiutu eta jositako baten, bizitasunez eta arintasunez zehaztu zituan obraren hainbat alderdi. (gehiago…)

0

Badator aurtengo Botaba lehiaketa. Beroketa fasea hasi da honezkero. Ikusi Maite Goñiren argibideak lehiaketan parte hartzeko eta sariei buruz.

 

0

Urriaren 3an Jabier Kaltzakortak hitzaldia egin dau Durangoko Museo Historikoan, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.

Museoko goiko ganbarako aretoan hainbat lagun batu dira hitzaldira. Aurtengo gaiak “Ondarea plazara!” dauka izena, eta ospakizun, jai, eszenaratze moduan egiten diran jarduerei zuzenduta dago, beti taldea eta gizartea parte hartzaile dala egiten diran jarduerei.

Euskal baladak hartu ditu berbagai Jabierrek, ahozko transmisinoko literaturan genero berezia osotzen dabenak. Euskal baladetan 75 gai inguru ditu berak katalogauta eta gaika sailkatuta. Batzuk gure tradizinoan ez eze, Europako beste hainbat lurraldetan be zabal dabilz, antzeko gertaerak kontatzen dabezala.

Hitzaldian balada historikoak hartu ditu gaitzat, hain zuzen be, lokalenak diranak, gertaera zehatzei buruzkoak dira eta.