ekaina 2020

0

Zorioneko Covid-19ak eragindako geldialdian hiru hilabetez etxetik telelanari ekin eta gero, Ondare arloan indarbarrituta gatoz, eskuartean daukaguzan hainbat egitasmogaz.

Bilboko Udalagaz urtero egiten dogun hitzarmenari esker, aurten Erriberako merkatuaren historia laburra eta goizean goizerik zapaturo hara doazen azkenengo bendejeren ganeko bideoa eta liburuxka lantzen gagoz. Horretarako, 71 urtean hutsik egin barik plazara doan lekukoagaz egon ginan atzo. (gehiago…)

0

Urteotan egin dogun Botaba! leihaketak aurten itxura barria hartu dau. Martxan da honezkero Instagramen.

Aurtengo egitasmoaren ganeko jakingarri guztiak Ziortza Egurenek azaldu ditu Bizkaia Irratian. Entzun hemen.

Botaba esamoduak zabaltzeko lehiaketa bat da. Ikusi hemen esamoduen hiztegia.

0

Urtero lez, Labayru Fundazioak aurten be udako ikastaroetan txanda bi antolatu ditu: bata, oin, bagilaren akabuko hamabostaldian, eta bestea garagarrilaren 1. hamabostaldian. DUEIko lehenengo txanda martxan dago daborduko. Ikastaroa bagilaren 15ean hasi zan, eta 27an amaituko da. Astelehenetik barikura goiz eta arrasti ibiliko dira ikasleak eta zapatuetan be bai.

Covid 19a dala eta, pandemia zabaltzea ekiditeko prebentzio-neurriak hartu behar izan doguz eta eskolak egokitu. (gehiago…)

0

Bueltan da beste behin Botaba egitasmoa, aurreko hiru edizinoetako helburu beragaz baina guztiz erabarriturik.

Botaba Erronka esamoldeak gazteen artean zabaltzeko bideo-lehiaketa lez jaio zan orain dala hiru urte Instagramen. Bideo laburretan esamoldeen erabilera irudikatzeko eskatzen zan, eta zein baino zein lan original eta zelebreagoak jaso genduzan parte-hartzaileen aldetik.

Oraingoan, ostera, Euskal Esamoldeen Unibertsoa eratu gura dogu urte osoko ekimen jarraituan. Kalean eta lagunartean darabilguzan esapide kolokialen erabilera modu dibertigarri eta dinamikoan sustatu eta bultzatu gura dogu. Ligetako orduan, parranda-giroan, lagunari adarra joterakoan… adierazkortasunez jarduteko beharrezko baliabideak jolasaren bitartez ezagutarazo gura doguz, parte-hartzaileakazko interakzinoa sustatuz. Eduki didaktikoez gainera, egunean-egunean euskal esamoldeei lotutako erronkak proposatuko deutseguz, euren egunerokoan baliagarriak baizen erabilgarriak izan leitekezan esaldi eginak eskura daiezan. (gehiago…)