uztaila 2020

0

Ekainean Botabaren ekimen barriari emon geuntsan hasierea Euskal Esamoldeen Unibertsoan bete-betean murgiltzeko. Ordutik hona, hainbat jolas, proba eta erronka bideratu doguz erregistro kolokialean darabilguzan esamoldeak modu ludiko eta dibertigarri baten lantzeko.

Astean-astean proba diferenteak proposatzen doguz irudien, gifen, hieroglifikoen, asmakizunen eta antzeko ariketen bitartez esamoldeen erabilerak erakusteko. Eta hile amaieran, sari ederrak zozkatzen doguz asteko esamoldeari lotutako erronken bidez. Hïka Basque Brand markako kamisetea eta Borobilaren Ertzetik-ek ekimenerako berenberegi diseinautako telazko boltsea izan dira banandu doguzan lehenengoak. (gehiago…)

0

EusTET ikastaroa irailean egingo da Labayrun, 7tik 19ra bitartean, Boluetako egoitzan, euskera teknikari eta trabatzaile izateko prestatzeko. Euskeraren normalizazinoan lan egiteko formakuntza behar izaten da, eta horretarako oinarriak eskaintzen dira ikastaro honetan.

Ikastaro trinkoa da, aste bikoa, goiz eta arratsaldez, teorikoa eta praktikoa, hau da, eguneroko lanean egin behar izaten diran zereginak modu praktikoan lantzen dira.

Ikasleak eskolara joan behar dau, asistentzia eskatzen jako, eta ikastaroaren amaieran lan edo proiektu praktikoa aurkeztu behar dau. Hori bete ezkero, ikastaroa gainditutzat emoten da.

Baina ikasleak, agiria jasotzeaz ganera, lan-boltsa baten sartzen dira. Labayruk udaletan eta enpresetan teknikariak behar izaten ditu eta lan-boltsa horretatik hornitzen ditu bere beharrizanak. Honezkero hainbat ikasle bihurtu ditugu behargin.

 

 

0

Joan dan zapatuan, hilaren 18an, herriko eskoletan, Lezama sei bihotz taupadatan dokumentalaren aurkezpena egin zan. Berez, maiatzaren 8an egin beharrekoa zan, baina pandemiaren eraginez atzeratuta geratu zan.

Aurkezpena Jon Ander Aurrekoetxea alkateak eta Akaitze Kamiruaga Labayru Fundaziokoak egin eben. Emonaldiaren aurretik, eurek emondako laguntzagaitik esker ona adierazteko, alkateak ikusentzunezkoaren kopia bana banatu eban hara parajetu ziran lekukoen artean. (gehiago…)

0

Ikasturte osoan euskerako eskolak emoten egon gara gure euskaltegietan zein kanpoko enpresa, udal eta ikastetxeetan. Pandemiaren eraginez, eskolak egokitu behar izan genduzan eta ikasturtea etxetik, linean, amaitu genduan ikasleek zein irakasleok.

Udeagaz batera, DUEI (Derioko Udako Euskal Ikastaroa) etorri zan eta euskaltegira buelta ginan. Aurtengoa DUEIaren 51. edizinoa izan da. Berezia, segurtasun-neurriak atondu behar izan genduzalako; baina bi hamabostalditan Boluetako eta Coloneko euskaltegietan euki doguz ikasleak, eta gu pozarren, barriro geletako bizitasunaz gozatzen. (gehiago…)