iraila 2020

0

Gure hizkuntzak berezko dituan esamolde kolokialei ikusgarritasuna eta zabalkundea emoteko ahaleginean jarraitzen dogu @botabaunibertsoa-n. Beti umorea oinarri hartuta eta asmakizun, hieroglifiko, inkesta, erronka eta antzeko jokoen bitartez, esamoldeen esangura eta erabilera ugariak erakusten doguz erabiltzaile eta jarraitzaileakazko alkarrekintza bultzatuz.

Hainbat arpegi ezagun batu jakuz

Asko dira euren laguntasuna opetsi deuskuenak, eta bideo eran, euren herrietan darabilezan esamolde kolokialen barri emon deuskuenak, erregistro informalago baten jarduteko orduan erabili geinkezan baliabide linguistikoak agirira atera daiguzan gure unibertsoan. Ekarpen ugari jaso doguz, euren artean Julian Jantzi, Ainhoa Etxebarria, Alex Sardui, Itziar Atienza, Dj Bull edota Izaskun Moyanorena. (gehiago…)

0

Ikasturte barriak hainbat barrikuntza dakarz, ha ta guzti be aurrez aurreko eskolak hasi dira, hartu beharreko segurtasun-neurri guztiak hartuta. Aurrez aurrekoari emongo jako lehentasuna, baina gorabeheraren bat suertauko balitz, ez litzateke klaserik galduko, lineako sistemaren bitartez jarraitu ahal izango dira eskolak.

Ikastaro batzuk irailean hasi dira, batzuk gure egoitzetan, beste batzuk enpresetan, beharginei euren lantokian emoten jakezan eskolak dira eta.

 (gehiago…)

0

Aurreko hiru urteetan lez, aurten be kursoaren hasieran, Akaitze Kamiruagak Kultura Ondarearen ganeko hitzaldia emon deutse Leioako Hezkuntza Fakultadeko bigarren mailako ikasleei. Oraingo honetan, bizi dogun egoeragaitik, teknologia barrien laguntzaz, ikasleek hitzaldia gela desbardinetatik jarraitu ahal izan dabe.

Ikasleek aurten gai hori aztertu eta landu beharko dabe, horretarako ikusentzuneko bat sortu behar dabela. Hitzaldi honen bidez kultura ondarearen ganeko oinarrizko informazinoa emoten jake. Besteak beste: kultura ondarea zer dan, ondare mota desbardinak, ondare immateriala ezagutu eta umeen artean transmititzearen garrantzia nabarmendu jake batez be.

 (gehiago…)

0

Urri-azaroetan itzulpen-ikastaroa egingo dogu, oinarrizko testuak euskeratzen ikasteko. 35 orduko ikastaroa da, online egiteko. Orain arte be egin izan dira deialdi bat baino gehiago eta harrera nahiko ona euki dau.

Nork ez dau nozedonoz itzuli behar izan oharren bat, gutunen bat… Eta itzuli barik be, zuzenean euskeraz idatzi behar izan ezkero, sarritan erderazko ereduak jatorkuz gogora, sarriagotan ikusi ditugulako holako testuak gaztelaniaz.

Testu errezetatik hasita, euskerazko eredu ziurrak sortzen ikasteko ikastaroa dogu hau. Bakotxak bere erritmoan egiteko, ariketa praktikoakaz eta tutoreak gidatuta.

Matrikula zabalik dago, eta emon izena hemen: itzul@labayru.eus