azaroa 2020

0

Atzo, azaroaren 12an, Gurutziren urtegunean, egin eben ekitaldia Gurutzi Arregi Durangoko adopziozko alaba izentetako. Alde batetik udalbatzak onartzeko ekitaldia egin eban udaletxean, eta bestetik, San Agustin gunean, omenaldi ekitaldia.

Han egon ziran hango eta hemengo hainbat konbidau, tartean zirala Ander Manterola, Jokin Gorozika, Miguel Zugaza, José Julián Baquedano, Gaspar Martínez, Nerea Mujika… Gurutziren nebak, lobak, lagunak, senideak eta Durangoko hainbat alkarte eta erakundetako ordezkariak.

 (gehiago…)
0
Akaitze Kamiruaga, Joseba Zulaika eta Aitor Zuberogoitia

2020-2021 ikasturtean Mondragon Unibertsitateak Humanitate Digital Globalen gradu barria jarri dau martxan Bilbon. Gradu horretako lehenengo kurtsoan, ikasleek euren ingurune hurrekoena aztertu beharko dabe: Bilbo. Horregaitik, orain arte egindako beste ikerketa batzuen esperientzia ezagutu dagien, goiz osoko jardunaldia antolatu eben azaroaren 5ean euren egoitzan.

Jardunaldi horretan Labayru Fundazioaren izenean Akaitze Kamiruagak Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren nondik norakoak azaldu eutsezan, eta gaur egun Fundazioak Herri Ondarea ikertzeko eta gizarteratzeko egiten dituan egitasmoen barri emon eutsen.

 (gehiago…)
0

Busturian hazten eta ikasten izeneko bideoa aurkeztu genduan joan dan barikuan, urriaren 30ean, Altamirako Kultur Etxean.

Bertan egon ziran udalerriko alkatea Aitor Aretxaga, eta Idoia Etxebarria eta Itziar Zabala zinegotziak; Labayru Fundazioaren izenean Akaitze Kamiruaga; eta bideoan parte hartu daben lekuko ugari, familiartekoak eta herritarrrak, guztien artean aretoak eukan aforoa bete arte.

 (gehiago…)
0

Labayru Fundazioa aspaldi hasi zan lineako ikastaroak eskaintzen eta emoten, hainbat gairi buruz: etnografia, euskal kultureagaz lotutakoak, itzulpengintzakoak, goi-mailako ikastaroak… Eta ikasturte honetan euskalduntzeko edo alfabetatzeko ikastaroak gehitu doguz gure eskaintzara.

Berez, Covidaren aurretik hartutako erabagia zan, baina egoerak horretara bideratu gaitu, eta fin ekin deutsagu.

 (gehiago…)