urtarrila 2021

0

Euskera gero eta gehiago egiten ei da, eta gero jente gehiagok ikasten dau. Baina behin eta barriro entzuten dogu erregistro ez formalean hutsunea dagoala. Hori lantzeko sortu da egitasmo hau, Bilboko Udalagaz hitzarmen baten bitartez joan dan urtean landutakoa.

Lan honen helburua arlo askotara zabaltzen da: ahozko jardunari lehentasuna emotea, euskerea gehiago erabilteko bidea emotea, lagun arteko erregistroa lantzea, ahozko komunikazio-gaitasuna handitzea, kalidadea eta bizitasuna hobetzea, egoera komunikatibo naturaletan berba egiten jakitea, euskera ikasten ondo pasatzea eta euskera ikasteko modu erakargarri eta dibertigarria eskaintzea.

 (gehiago…)
0

Euskeraz egindako tesirik onenak saritzeko sortu zan Koldo Mitxelena saria, aurten zazpigarren edizinoa egin dauena. Euskal Herriko Unibersidadearen eta Euskaltzaindiaren artean kudeatzen daben sari honetan, aurten Eneko Zuloaga saritu dabe Artearen eta Giza Zientzien arloan. Hilaren 13an egin eben sari-banaketa ekitaldia.

 (gehiago…)
0

Idatz & Mintz literatura aldizkariaren 69. zenbakia argiratu barri dogu, aurreko joereari jarraituta, hainbat eratako testuak dakarzala.

Enrique Morentek azalerako egindako irudian Bizenta Mogel gogoratzen da, testuetako baten aitatu egiten dala-ta. Gure arteko idazleen testu sortu barriakaz batera, literatura unibersaleko idazleen ekarpenak, eta herri-literaturako gaiak osotzen dabe alea.

 (gehiago…)