Labayru Gaur

0

Labayru Fundazioak ateraten dauen Idatz & Mintz literatur aldizkariaren 67. zenbakia argitaratu barri da, hainbat eduki dituala. Genero ezbardinetan, bai itzulpena bai sorkuntza idazlanak, eta herri literaturako ekarpen barriak. Azaleko irudian Enrique Morentek barruko idazlanen irudiak jaso ditu.

Poesian, Miren Agur Meaberen “Heriotza eta neskutsa”, Galder Urzaaren “Ametsa. Desioa. Asmoa”, eta Eneko Urizarren “Pailazo bat naiz” poemak datoz ale honetan.

Narrazinoan Iratxe Ormatza Imatzen “Arimen gaua”, Telmo Iruretaren “Jende ustela” eta Inaxio López de Aranaren “Saguzarraren madarikazioa”.

Horrez ganera, Jabier Kaltzakortak herri literaturako beste txatal bat osatu dau, “Amodiozko lau kantu zuberotar” izenburuagaz. Eta Xabier Bovedak, literatura unibersaleko beste idazle baten barri dakar, “Slawomir Mrozek” idazlearen barri emon eta haren testu hautu batzuk euskeratuta.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.