Encabezado

Labayru Gaur 284

2024-3-29

Ander Manterola Begoñazpiko ikasleakaz

Ander Manterola Begoñazpi ikastolan egon da otsailaren 23an, Batxillerreko 1 eta 2. mailako ikasleakaz. Joan dan urtean Ikastoleak Gazte Role Model saria emon eutsan Anderri, bizitza osoko ibilbidea saritzeko. Hori dala-ta, orain bere esperientziaren barri emon deutsie ikasleei. Topaketa horretan Anderrek Labayruri buruz eta euskerari buruz egin dau berba ikasleakaz. Izan be, hitzaldia baino gehiago alkarrizketa egin dabe, ikasleen kezkak, …

Gehiago irakurri

---
Kultura tallerren bigarren txandea

Aurten euskal kultura modu ludikoan zabaltzeko tallerrak lantzen gabiz Begoñazpi ikastolan. Programa zabala da, euskal kultura orokorrean hartuta. Bigarren hiruhilekoan barriro be hainbat gai landuko dira, mailaz maila umeen adinera eta curriculumera egokituta. Sasoia halangoa dalako, maila batzutan Aratusteen ganeko edukiak landuko dira, bakotxaren ikuspegia ezbardina dala. Baina osterantzekoak be erakutsiko dira: egurra lantzea, ogia eta gaztaia egitea, irratigintza... Gai oso interesgarriak danak, …

Gehiago irakurri

---
Miren Goñi. In memoriam

Miren Arantzazu Goñi Auzmendi, Mirentxu etxeko eta hurrekoentzat, Tolosan jaio zan (1925) eta Bergaran hil barri da (2017).

Ahiztea, Karmele Goñi, etnografoa ebala-ta, don Jose Miguel de Barandiaranegaz hartu-emonean jarri eta holan sartu zan bera be etnografiaren munduan. Josu Oregigaz ezkondu zanean Bergarara joan ziran biziten, eta Mirenek Elosua auzoko ohiturak eta bizimodua batzeari ekin eutsan.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10