Encabezado

Labayru Gaur 286

2024-4-19

Labayruk 40 urte: Mahai-ingururako konbitea

Labayru Fundazioak aurten beteten dituen berrogei urteak direla-ta, ekitaldi batzuk eratu ditu. Barrura begira, erakundearen sortzaileak eta Ohorezko laguntzaileak omendu ditu. Kanpora begira, horren barri emoteko artikulua argitaratu dau Adolfo Arejita zuzendariak Deia egunkarian: ikusi artikulua. Eta amaitzeko, hilaren 30ean mahai-ingurua egingo da Rekalde aretoan. Gaia: "Geureak eta inorenak. Kultura, identidadea eta transmisinoa". Hizlariak: Gaizka Aranguren, Agurtzane Intxaurraga, Ane Ortega, …

Gehiago irakurri

---
Labayruk 40 urte: Berrogei urteko ibilbidea iruditan

Berrogei urteko ibilbidean persona asko igaro dira Labayrutik, beharren dala, laguntzaile dala, egitasmoren baten parte hartzen dala, erakundeen izenean dala... Era askotako ekitaldi eta ekintza gertatu izan dira eta horreen guztion irudiek osotzen dabe gure historia. Dana batzea ezinezkoa bada be, argazki bilduma honetan laburpen erakusgarria dago. Ikusi argazkiak.

Gehiago irakurri

---
Labayruk 40 urte: Ohorezko laguntzaileak

Urteurrenaren harira, Labayruren sortzaileak omendu dira urteko Batzar Nagusian. Hasiera-hasierakoen artean, gure artean izan dira, Juan Mari Uriarte Goirizelaia gotzaina, Vicente Larrea Gayarre eskultorea eta Mitxel Unzueta Uzcanga (azken orduan etorri ezina). Horreekaz batera Ohorezko laguntzaile izendatu dira sortzaile izandakoen artean Jon Arrieta Mardaras, Juan Beitia Gorriaran, Txomin Bereziartu Aranguren eta Ignacio Uribarri Jauregizar. Eta lehendik Ohorezko laguntzaile izendatuta egon …

Gehiago irakurri

---
Labayruk 40 urte: Laguntzaileen urteko batzarra

Martiaren 27an egin dau Labayru Fundazioak laguntzaileen urteko batzarra. Mahaiburu Juan Mari Uriarte gotzaina eta Labayruren sortzaileetako bat egon da. Haregaz batera, Jokin Gorozika Artezkaritzaburua, Adolfo Arejita zuzendaria, Gabin Azaola diruzaina eta Igone Etxebarria idazkaria.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10